Rutas: NafarroaLurraldeakIbilbide motaEnviado por zuriain el 2015, Marzo 23 - 12:58.
Enviado por zuriain el 2015, Marzo 23 - 12:56.
Haitz malkartsu honetara igoko gara, Azkarate herritik.
Enviado por zuriain el 2015, Marzo 23 - 12:50.
Enviado por inaxio el 2015, Marzo 16 - 20:54.
Urdiain eta Altsasu inguruen arteko bideak pista zabaletan egiten du aurrera eta arreta pixka bat jarri beharra dago mendateko aldapari ekiteko unea iristen denean deskuidoan aurrera ez egiteko. Badira seinale batzuk, baina bidearen arrastoa arin xamarra da hasiera batean, larrean gora lehendabizi, eta pagadian gora gero, gero eta aldapa gogorragoan. Lau paretak nahiko egoera onean dituen telegrafia dorrearekin egingo dugu topo igoeran, pagadian sartu aurretik.
Enviado por inaxio el 2015, Febrero 22 - 10:08.
Ibilbide laburra eta erraza, baina aldapatsua. San Anton ermitaren inguruan dagoen aparkalekuan edo goragoko jatetxearenean autoa utzi eta GR11aren arrastoa bilatu behar da: jatetxearen azpi aldeko larretik abiatu eta Ekialdera jotzen du, erreka-zokotik gehiegi aldendu gabe Telleriako lepora iristeko. GR11aren seinale zuri-gorriak ikus daitezke nonahi.
Enviado por inaxio el 2014, Octubre 21 - 19:57.
Ibilbidea Uharte-Arakilgo Itsasi auzoan hasi eta Kilometro bertikalaren arrastoa jarraitzen du lehenengo kilometroetan. Arrastoa nabarmena da. Hasieran ariztian barrena doa, aldapa handirik gabe, baina pagadira heldu orduko aldapa asko handitzen da eta ez du arnasa berritzeko betarik ematen gain aldera heldu arte. Kilometro bertikalaren bidea eta guk jarraitzen duguna lehenago bereizten dira: aldapa zakar batean gora egiten du kilometroarenak eta gureak aldapa leunagoak bilatzen ditu zeharbideak baliatu eta Ekialera joz.
Enviado por inaxio el 2014, Agosto 30 - 22:21.
Ibilbide zaila tarte askotan bidez kanpo egiten delako, nahiz eta gehienetan basoan barrena izan, leku garbietan barrena alegia. GPSa edo iparrorratza eta mapa komenigarri.
Enviado por inaxio el 2014, Agosto 28 - 21:58.
Aralarko ekialdeko eremuan gehien nabarmentzen diren hiru tontorrak bilatzen ditu ibilbideak Etxeberritik abiatuta. Bidea laburtu nahi izanez gero, Goldaratzetik abiatu zaitezkete. Ibilbide zail bezala jarri dut, tarte batzuetan bidez kanpo doalako arrastoa eta erraza delako halako eremuan, basoa eta karaitza nahasten direnean, norabidea galtzea. GPSa edo iparrorratza behar da lasai ibiltzeko.
Enviado por inaxio el 2014, Agosto 20 - 21:14.
Zurianek egindako proposamenari jarraituz, hainbat aldaketarekin. Irakurri aurretik Zuriainen azalpenak ezer erabaki aurretik. Ibilbide zaila dela jarri dut Artola eta Mundumalkorra arteko tartearengatik, zeharbide aldapatsua baita, lurra baino ez tarte askotan. Bustia baldin badago ez da erraza izango zutik egotea! Makila eta bota gogorrak komeni.
Enviado por inaxio el 2014, Agosto 18 - 21:46.
SL-NA 131 ibilbideari jarraitzen dio arrastoak Aixitako gandorreko igoera ez beste tarte guztietan. Bidea ondo markatuta dago, eta jende dexente ibiltzen da itxura batean; jarraitzen erraza da beraz. Beste hainbat biderekin ere gurutzatzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero. |
![]() |