Puntal de Abajo de Ukerdi Belaguako aterpetik

Enviado por inaxio el 2022, Agosto 28 - 15:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea
Relacionados »Puntal de Abajo de Ukerdi (mendi)
Gora-behera550 m
Luzera12 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Puntal de Abajo de Ukerdi Belaguako aterpetik
GR12aren arrastoan

GR 12aren arrastoa jarraituz heltzen da Puntal de Abajo de Ukerdi mendiaren oinera. Kanal harritsu batetik egiten du igoera eta ekialdeko hegian behera jaisten da itzuleran. Kanalaren igoera zakar xamarra da, jaitsierarako aukeratutako bidea errazagoa.

Notes:

Arrastoa ez da nirea, Biurdanako mendizalearena baizik (eskerrik asko!).

Imágenes



























Arrastoak erakusten duen kontrako norabidean egin nuen nik

Arrastoak erakusten duen kontrako norabidean egin nuen nik. Honela, GRaren arrastoa utzi eta mendiaren igoerari ekin behar zaion lekuan hainbat harripila ikus daiteke, baina harripila horiek ez dute mendiaren igoera erakusten, beste bide bat baizik. Harripila horiei jarraitzen hasi eta konturatzerako puska bat aldendu nintzen eta lapiazean gora eta behera ibili nintzen tontorrera heltzeko. Bada beraz arrastoaren tarte bat ezagutzen ez dudana, baina igoerakoa baino errazagoa izan beharko luke nolanahi, gora-behera txikiagoa baita. Bestetik, komeni da tarte horretako arrasto xehetua eramatea, ingurunea kaotiko xamarra baita.