Artikutza-ArainburuEnviado por Xabiaram el 2022, Febrero 4 - 23:32.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz (2022-01-30) Gaurko txangoa Eskaseko Guardetxeko aparkalekuan abiatzen da. Autoa uzteko toki ona dago bertan. Honela lehen ordua osatuz Artikutzara iritsiko gara, bertan Ostatu zaharra eta beste zenbait etxe eta eraikin daude. Berehala Izu alderako senda hartuko dugu ezkerretara eta urtegi zaharraren horma-hesia ondo ikusteko moduko toki batera igoko gara. Artikutza atzera utzi eta pagadian sartuko gara Izurrizti alderantz maldan gora, bide zabalean. 400 bat metroko desnibela gainditzeko. Gainaldera iristean, belardia nagusituko da eta Izuko lepoan hainbat harrespila ikusiko ditugu, baita beste bat tontorrean bertan ere. 2. ordua beteko dugu jadanik. Orain mendilerroaren gandorretik jarraituko dugu aurrera, Negusoro helburu dugula, beste ordubeteko tartea. Maldan behera lehenik Izu jeisteko hegoalderantz eta gero Baratxarreko muinoa igoko dugu, bertan harrespila bat ere ikusi ahalko ditugu. Azken txanpan gelditzen zaigu, Arainburu tontorrera heltzea. Lehenik Negusoroko lepotik gora dagoen malda handiko zati belarditsu bat igo beharko dugu Domizko Gainera, 200m inguruko desnibela, lasai hartzekoa. Gero gain hau apur bat jaitsi eta Arainbururako azken zatia igoko dugu. Ia 4 orduko ibilaldia hona arte. Une egokia atsedenaldi bat hartu eta zerbait jateko. Arratsaldea jadanik eta itzulera bideari ekin behar. Lehen zatian Beltzuntza alderako bidea hartuko dugu, hemen bide erraza dago gandorreko belardian zehar. Beltzuntzako muino txikia igo eta beherantz jarraituko dugu. Laister pago basoan sartuko gara eta bide zabala aurkituko dugu bertan, pista erakoa. Artikutzara iritsko gara eta orain Erroiarriko bidea hartu beharko dugu Eskasera igotzeko. Tarte hau apur bat gogorra egiten da, goranzko 300 metroko desnibela gainditu behar da-eta.
|
![]() |