Ibilbideak: Goizueta

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2019, maiatza 4 - 12:36
Kategoriak Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas (Oiartzun)
Eskema Eskas - Artikutza - Izu - Pagolleta - Bidango Gaña - Eskas.

Oso ibilbide ederra iruditu izan zait beti eta behin baino gehiagotan egin dut. Bidezidorretan barrena doa ia beti, basoan barrena gehienetan eta Artikutzatik Izuerako aldapa kenduta, zailtasun gutxiko bidea da. Bidea zaildu nahi izanez gero arrastoak bazterrean uzten dituen gainak ere bisitatu daitezke: Pagolleta, Bidango Gaña eta Bianditz bera.