Iparretik

JFdeA-k sortua, 2009, urria 18 - 07:40
Ibilbide mota Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna Erraza
ABIAPUNTUA Udana
Eskema Udana-Jarondo-Katabera-Biozkorna-Hartzanburu
Lotuta »Artzanburu (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aloña eta Aizkorri mendi zerren ohiko abiapuntuak HE.aldekoa, Zalduendo, E.aldekoa, San Adrian, M.aldekoa, Urteagain, edota HM.aldekoa, Arantzazu, izaten dira.
Animatzen zaituztet iparraldekoa ezagutzera: Udana
Udana gainetik abiatzen da eta goraino IL.aren markak (gorri-txuri)lagun izango dituzue.
Bide honekin bat egiten du Barrendiolakoak.
Biozkorna leporaino 1´30, eta Hartzanburura 1´50.
Biozkorna lepotik M.ra Harri Urdin tontorra dago, eta hortik aurrera norabide berean Aloñako guztiak.
Biozkorna lepoa izateaz gain bidegurutzea ere dugu, bertatik abiatzen baitira hiru bide nagusi: Zegamara, Urbiara eta Arantzazura.
Azken hori hartuz gero, lepotik minutu gutxira eta Harri Urdin mendiaren H. aldean iturri emaritsua dago.
Ez zarete damutuko, animo.