Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by inaxio on 2004, Octubre 12 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aizpurgi

Aizpurgi (Aspurtz) herrirako errepidea hartu eta 200 metrora informazio panel bat duen aparkaleku bat dago ezker aldean. Bideak Santa Kolonbako arroilako ibilbidearekin bat egiten du tarte batean eta beronen markak jarraituko ditugu tarte horretan. Aparkalekutik abiatzen da, beraz, bidea, marka zuriberdez zuzendurik. Ezker aldetik saihesten du aurreko mendia, ibai aldera jo eta zeharka-zeharka hurrengo bailara bilatuz. Han, marka zuriberdeei jarraituz oraindik, erreka zokora jaitsi eta porlanez egindako zubi sendoa topatuko duzue. Haren gainetik pasa eta markatutako bideari jarraitu behar diozue, adi!, ezker aldetik abiatzen den beste xenda nabarmen bat topatu arte. Markatutako bidea utzi eta bide berrian gora abiatuko gara. Nahiz eta arrastoa jarraitzen erraza izan harripilaz markatuta dago nahikoa sarri. Bideak artadian barrena egiten du gora, sigi-saga, IEko bizkarrera heldu arte. Handik aurrera bizkarrari jarraitzen dio, ertzetik gehiegi urrundu gabe, pinudia aldamenean duela. Aldapa luzea da, baina bidearen arrastoak nahiko nabarmena izaten jarraitzen du. Pinuditik datozen pista batzuk ere gurutzatuko ditugu bidean: kasorik ez. Gora hurbildu ahala aldapa leuntzen doa eta Mko norabidea hartzen du bideak, tarteka Arbaiungo arroila aurrez aurre ikusteko parada eskainiz. Ezpel-gune batzuk zeharkatu ondoren, halako batean, haitza ageri den gune batean kokatuta dagoen buzoiarekin egingo dugu topo (x648606, y4730479). Bideak aurrera egiten du ordea eta landaretzak ez dio oztopo egiten. Hala, nahi izanez gero, kilometro eskasera dagoen (x648060, y4730714) erpin geodesikora heldu gaitezke, apenas gora-beherarik duen xenda polit hori baliatuz, ingurune atseginean barrena.

Submitted by BatenBat on 2004, Octubre 10 - 00:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Arrazola

Empezamos el recorrido, por la pista asfaltada que sube a la izquierda de la iglesia, durante 1 Km. Se llega a una bifurcación, coger el camino de la derecha que es de piedra, y tras pasar un portón, girar a la derecha, para seguido, girar a la izquierda, y a partir de aquí seguir las marcas amarillas y blancas. Seguir todo el rato por el camino sin salirnos de él para nada. Subir por el camino romano que empieza en forma de escaleras, y tras pasar una puerta en una valla para animales (cerrar la puerta), seguimos hacia adelante, y cruzamos el regato que baja a la izquierda entrando en un pequeño bosque que en la siguiente curva a la derecha, volvemos a salir de él para enfilar una pequeña pendiente con camino romano.

Submitted by inaxio on 2004, Octubre 9 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea

Belaguako errepidean gora gatozela, kuartel zaharra pasa eta gero dagoen bihurgune zabalaren ondoren errepide bazterrean dagoen ebakitako haitza da abiapuntuaren erreferentzia. Aterpetik abiatuta ere honen bila etorri behar dugu, errepidez nahiz errepidearen azpialdetik datozen bidezidorrak jarraituz. Haitz honen aldamenetik gurdibide baten arrastoa abiatzen da larrean barrena Kartxela aldera, baina berehala desegin eta bidezidor bihurturik Arrakogoitiko lepoaren bila doa Lakora aldetik jaisten diren aldapak zeharkatuz. Beste bide asko ere badira gorago eta beherago, baina honek ia gora-beherarik gabe eramango gaitu Binbaletaren ekialdean eskegitako Arrakogoitiko lepora, iturri baten aldamenetik paseaz.

Submitted by inaxio on 2004, Octubre 9 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea

Belaguako errepidean gora gatozela, kuartel zaharra pasa eta gero dagoen bihurgune zabalaren ondoren errepide bazterrean dagoen ebakitako haitza da abiapuntuaren erreferentzia. Aterpetik abiatuta ere honen bila etorri behar dugu, errepidez nahiz errepidearen azpialdetik datozen bidezidorrak jarraituz. Haitz honen aldamenetik gurdibide baten arrastoa abiatzen da larrean barrena Kartxela aldera, baina berehala desegin eta bidezidor bihurturik Arrakogoitiko lepoaren bila doa Lakora aldetik jaisten diren aldapak zeharkatuz. Beste bide asko ere badira gorago eta beherago, baina honek ia gora-beherarik gabe eramango gaitu Binbaletaren ekialdean eskegitako Arrakogoitiko lepora, iturri baten aldamenetik paseaz.

Submitted by BatenBat on 2004, Octubre 1 - 00:00.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arrasate

Se inicia la ascensión en la rotonda de Arrasate junto a Mondragon Unibersitatea dejando a la derecha el edificio de Lagun Aro e iniciando la ascension por un camino de suave pendiente que nos lleva has ta el caserío de Olandixo.
Seguimos por una pista forestal que nos lleva hasta el caserío Naparrena.
En este punto dejamos la pista para pasar una barrera al lado de una fuente y seguimos por un camino que atraviesa un pinar joven que desemboca en la pista que nos llevará directamente a la cima coronada.

Submitted by BatenBat on 2004, Octubre 1 - 00:00.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Santutxu (gorla)

Gorlako gaina (Azkoiti aldera Elosu auzoa) Azkoitia eta Bergara artean gelditzen da, bertan Santutxu izeneko zona bat dago, ermitxa ta guzti, itxurrixa, mahaixak...Bertatik ibiltzen hasi Agarre baserri ingurura bertan granja bat, belaxe daqo, ganautegi atzeko bidia hartu ta segi, bide nahiko zabala, baso artian, bidia jarraitu desbideratzeke, zeren badare baso bide batzuk (kasoik pez), ordu bete ibili ondoren aldapa haundi barik, bidegurutze batera heltzen da, bertan lau bide ; eskumatik Azkoititik (urrategitik), goitik bestea repetidoretik (Elosu gaineko antenatik),ezkerrian Pol-Pol eko it

Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 10 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate

Mendi ezkutu hau igotzeko abiapuntua Mintxate arroila ederra dugu. Bertan autoz edo oinez sartuta, hiru bat km. eginen ditugu, zubi ttipi bat zeharkatu arte. Bertan utz dezakegu autoa, ehun bat metro aurrerago etxe batzuk ikusten direlarik. Basoan sartzen den bide zabal bat hartuko dugu, ekialderantz, ezkerrean iturri eder bat utzita. Bideak gogor igoko gaitu pinuen artean inoiz ere itxi edo galdu gabe. Azkenean, lepo belartsu batera helduko gara. Bertan borda baten hondarrak ikus daitezke... baita Pirinio hurbileko mendi handiak ere. Ikuspegi benetan zoragarria.

Submitted by zuriain on 2004, Septiembre 10 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Izabako igerilekuetara iritsi aurretik, bada parkin seinale bat errepidearen eskuinaldean. Parkin horretan utz dezakegu autoa. Handik ekialdera pista zabal bat hasten da. Handik gutxira, bi aukera izanen ditugu: Ardibidepikauko antenara igotzen den pista gogorra hartu (ez da oso ibilbide ederra), edo GR 11ko markak segitu Belabartzeko Ateetara iritsi arte. Ateetara sartu gabe, segituko ditugu marka gorri-zuriak, erreka zeharkatu eta eki-mendebaleko norabideko bide gogor bat hartuko dugu. Aldapa nahiko nekagarri batzuk igo ondoren, bat-batean basotik atera eta goiko belardietara helduko gara.

Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 4 - 00:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Durango

Mugarra igotzeko beste ibilbide bat azpimarratuko nuke hemen, Landaederra jolasgunetik hasita hain zuzen ere. Modu honetan ibilbidea laburtzen da, baina ez du horregatik interesik galtzen, nire ustez behintzat.

Txango osoa helbide honetan aurkituko duzue: http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/rutas/200310/13/mugarra.html

Niretzat Landaederrara ailegatzeko kotxea da aukerarik onena: errepide ona da, kotxea uzteko leku aproposa badago eta bestela oinez egin beharreko bidea nahiko luzea (eta interes handirik gabe).

Hala eginez gero, 560 metrotako desnibela igo egin beharko dugu, lehendabizikoak oso errazak. Hamabost minutu pasa eta gero pista nagusia utzi egin beharko dugu, mugarrikolandako lepoaren bila. Seinale gurutze bat badago bide nagusian, 30 minutuko txangoa dela esanez. Bidea estua da oso leku batzuetan eta gainera aldapa ederrak baditu: ibilbidearen zati zailena da, dudarik gabe. Behiak erabili ohi duten iturria aurkituko dugu bidean eta hortik gutxira mugarrikolandaren lepoa ikusiko dugu, ezkerraldean eta azken txanparen oso gertu.

Submitted by Leazpiarra on 2004, Agosto 3 - 00:00.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Kanpezu

Kanpezutik abiatzen den bide nagusia tontorreko antenara eramaten duen pista da. Hemendik kotxeak igo daitezke baino ez da oso ohikoa hauek igotzea. Kanpezuko plazatik gora doan kalea har- tu beharra dago lehenbizi, gurutzebide batera iritsi harte. Hemendik aurrera doan bidea hartuko dugu kanposantua ikusi harte eta gero eskubira doan porlanezko bidea jarraituko dugu futbol zelai zaharrera iristeko. Hemendik ezkerretara piñu artean doan bidea segi behar da, pista jarraitu ezkero galtzerik ez dagoelarik. Bide hau jarraitzeak pixka bat aspertu egiten nau, horregatik komenigarriagoa izaten da kostalerarako bidea hartu (Kostalera kanpezutik ikusi) eta Nazar-eko portura iristean ezkerrera hartu beharrean eskubitara joatea, Kodes mendizerrako tontorretatik Ioarreraino iristeko.