Durango .. Mugarra

BatenBat-k sortua, 2004, iraila 4 - 00:00
Zailtasuna Zaila
Lurraldea Bizkaia
ABIAPUNTUA Durango
Lotuta »Mugarra (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Mugarra igotzeko beste ibilbide bat azpimarratuko nuke hemen, Landaederra jolasgunetik hasita hain zuzen ere. Modu honetan ibilbidea laburtzen da, baina ez du horregatik interesik galtzen, nire ustez behintzat.

Txango osoa helbide honetan aurkituko duzue: http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/rutas/200310/13/mugarra.html

Niretzat Landaederrara ailegatzeko kotxea da aukerarik onena: errepide ona da, kotxea uzteko leku aproposa badago eta bestela oinez egin beharreko bidea nahiko luzea (eta interes handirik gabe).

Hala eginez gero, 560 metrotako desnibela igo egin beharko dugu, lehendabizikoak oso errazak. Hamabost minutu pasa eta gero pista nagusia utzi egin beharko dugu, mugarrikolandako lepoaren bila. Seinale gurutze bat badago bide nagusian, 30 minutuko txangoa dela esanez. Bidea estua da oso leku batzuetan eta gainera aldapa ederrak baditu: ibilbidearen zati zailena da, dudarik gabe. Behiak erabili ohi duten iturria aurkituko dugu bidean eta hortik gutxira mugarrikolandaren lepoa ikusiko dugu, ezkerraldean eta azken txanparen oso gertu.

Argazki nagusian agertzen den seinale gurutzean MaƱariatik datozen mendizaleekin bilduko gara. Hortik tontorrera beste 30 minutuko ibilbidea badago, nahiko polita pagoen artean eta ez hain gogorra. Harrietan egindako margo gorri biziak jarraitu baino ez dago, arreta handiz pasarte batzutan.

Tontorra da Durangaldeko ikuspegi ederra (ederrena ?) baina ohiko lainoa oztopo nagusia izan daiteke. Jatsiera bide beretik egiten da, ordubete nahikoa izango da.