Kanpezu .. Joar

Enviado por Leazpiarra el 2004, Agosto 3 - 00:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Araba
ABIAPUNTUA Kanpezu
Relacionados »Joar (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Kanpezutik abiatzen den bide nagusia tontorreko antenara eramaten duen pista da. Hemendik kotxeak igo daitezke baino ez da oso ohikoa hauek igotzea. Kanpezuko plazatik gora doan kalea har- tu beharra dago lehenbizi, gurutzebide batera iritsi harte. Hemendik aurrera doan bidea hartuko dugu kanposantua ikusi harte eta gero eskubira doan porlanezko bidea jarraituko dugu futbol zelai zaharrera iristeko. Hemendik ezkerretara piñu artean doan bidea segi behar da, pista jarraitu ezkero galtzerik ez dagoelarik. Bide hau jarraitzeak pixka bat aspertu egiten nau, horregatik komenigarriagoa izaten da kostalerarako bidea hartu (Kostalera kanpezutik ikusi) eta Nazar-eko portura iristean ezkerrera hartu beharrean eskubitara joatea, Kodes mendizerrako tontorretatik Ioarreraino iristeko. Pistara heldu baino lehenago Hego isurialdera jaisten bagara, eta harri tartean ibili eta gero, \"La fuente de los nenes\" delakora iritsi gaitezke, mendizerra hontako iturri gutxietako bat. Bertara iristeko harkaitzetan anklaturiko burnizko eskailera batzuei heldu beharko diegu. Iturria ez da berez iturria, harkaitzaren barnean dagoen putzu bat baizik, metalezko tapa batek babestua. Behin Ioarrera ailegatuta pistatik bueltatu edo Nazarreko portutik jun gaitezke.