Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by Oskar_Garcia on 2005, Abril 28 - 00:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Urkiola

Urkiolako mendatean dagoen jatetxetik abiatuko gara oraingo hontan. Porlanezko pista hartu eta lehenengo bidegurutzean eskumara jarraitu. Hemen marka txurigorriak ikusiko ditugu. Pista jarraitu eta berehala Saibi mendiko gurutzea gure aurrean ikusiko dugu. Saibi mendira heltzea erreza da, bidegurutzeetan ez dago inolako galtzeko arriskurik norabide zuzenean joateko poste asko daudelako. 30 minuturen ostean gurutzean egongo gara. Sekulako bistak daude hemen, Urkiola parke naturaleko mendi guztiak ikus ditzakegu.
Hesira hurbildu eta jaisten hasi. Berehala pista batekin topatuko gara. Nahi bada pista jarraitu dezakegu edo hesi ondotik jaisten jarraitu dezakegu. Hesitik bagoaz pista berberakin topo egingo dugu 2 minutu geroago. Pista hartu eta jarraitu Iturriotzeko leporaino. Hemen bidegurutze bat dago. Guk ikusten den txabolara joango gara.

Submitted by inaxio on 2005, Abril 26 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Bakaiku

Iturmendi aldetik etorrita Bakaiku zeharkatzen duen errepideari jarraitu behar diogu herriaren amaiera aldera arte. Han eskubi aldetik asfaltatutako bide bat abiatzen da mendian gora etxe artean, aldapa handiari aurre eginez. Goraxeago bide gurutze batekin egingo dugu topo, baina aurrera egin behar da, gora, gas deposito batzuen aldamenetik pasa eta baserri baten atarira heldu arte. Han bidegurutze berri bat eta mapa bat jasotzen duen panela ikusiko dituzue (2005-05-23) eta eskubi aldeko bideari ekin behar diozue. Larreak estaltzen du bidea orain eta aldapa leuna da. 300 bat metrora ordea bitan banatzen da: gora egiten duenari heldu behar diogu (bestetik itzuli gaitezke gero, nahi izanez gero, Santa Marinak mendatetik).

Submitted by Jose on 2005, Abril 26 - 00:00.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Soraluze
Esquema Soraluze - Lezioko Haitzak - Aseginolatza - Aizpuruko Zabala - Kurutzebakar - Irukurutzeta

Soraluzetik Irukurutzetara igotzeko aukera ezberdin asko dago. Baserri bideek kotxez nahiko gora iristeko aukera ematen dute. Baina hemen azaltzen dena kaletik oinez abiatuta denetan zuzenena eta laburrera den bidea da.

Submitted by BatenBat on 2005, Abril 25 - 00:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Artaun

Aramotz ingurua ezagutzeko bere osotasunean atera ginen aurreko larunbatean.
Artaunetik abiatu ginen IMrantz. Hegoaldera geneuzkan Urragikoatxa, Illunbe, Bargondia... tontorrak. Mendebalde-mendebaldera heldu ginenean 50´minutuan Igorre geure hankapean ikusten genuen, eta geure begien aurrean Mandoia, Upo, Artanda, Apario, Untzueta, Kamaraka..., mendi batzuk aipatze arren, aspaldiko partez eguraldi lagun eta hego haizea genuenez Ason gaineko tontorrak bistan genituen.
Toki horretatik Ekialderako norabidea hartu genuen Aramotz zeharkatzeko asmotan. Bidean Belatxikieta, Urtemondo, Gainzorrotz, Azkurrumendi geneuzkan eta ekialdeko muturrean Leungane. Mugarra handia hurrengo baterako utzi genuen.

Submitted by Juanjo on 2005, Abril 14 - 00:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Accidente de moto en la cima

Hace años subí a este bonito monte desde Sodupe por una pista forestal hasta un collado. Luego, por un camino entre helechos, se llegaba a un refugio y de allí, por un amplio cortafuegos a la cima. Una cima que por un lado es una ladera de hierba y por el otro, un inesperado cortado.
Precisamente me contaron en la cima que un chaval en moto subió por esa ladera a gran velocidad y que cuando, ante su sorpresa, se encontró con el cortado no pudo frenar a tiempo y cayó por él. Lógicamente, murió.

Submitted by BatenBat on 2005, Abril 4 - 00:00.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Behorlegi

Para llegar al pueblo de Behorlegi debe tomarse la carretera que accede a Donibane Garazi (St. Jean Pied de Port). Después de pasar Donibane Garazi, a unos 9 Km aproximadamente, existe una desviación a mano izquierda con la señalización Mendive y Behorlegi. El primer pueblo es Mendive y el sigujiente Behorlegi.
Para acceder a la montaña del mismo nombre, pueden seguirse dos rutas.
a) en coche hasta el collado de Landere.
b) andando, como buenos montañeros
La opción coche es muy cómoda, pues el collado de Landere está en la cota 1072 m, con lo que sólo tendremos que subir unos 200 m hasta la cima.

Submitted by Oskar_Garcia on 2005, Abril 4 - 00:00.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Pipaon.

Pipaoneko eliz ondoan lagako dogu kotxea, leku nahikoa dago hemen hortarako. Kaletik behera abiatuko gara eliza eskubi aldera utziz. 200 metrotara eskubi aldera joango gara pistatik. Hilerria ezkerrean laga eta hasi maldan gora hesi bat arte. Hemen ere laga daiteke kotxea.
Pista jarraitu bidegurutzei kasu egin barik. Berehala lepo batean egongo gara. Ezkerretara Semendia mendia igo nahi badezute hemendik abiatu. Bidea jarraitu ehiza postuak ezkerretara utziz. Pista bason sartzen da. Jarraitu neke handirik gabe beste hesi batera heldu arte, zeharkatu eta jarraitu bideari. Berehala ehiztarientzako dagoen aterpe batera iritsiko gara. Hemen eskubirantz joan.

Submitted by BatenBat on 2005, March 30 - 00:00.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Apodaka

Amaritu mendia txikia izan arren, kristoren mendia da. Ez dakit zergatik idazten dizuedan, ze baliteke hau irakurtzean denak, \"nere\" mendira joatea nahiko duzue eta mendi honen ezaugarri garrantzitsuena (lasaitasuna)

, eta aurkitzen dudan bakea amaitzea.
Apodakako boleran kotxea utzi, eta erreka aldera joko dugu zubi eder batetik igarotzeko. Behin zubia pasata, aurrekaldean langa batekin topauko gara eta bahin pasata eta ITXITA, ezker aldera hartu behar da. Eta segituan bide zabal bat agertuko zaizue, bide hori jarraitu eta 40 minututan Amarituko gaina zapalduko duzue.

Gailurretik, Gasteiz osoa ikusten da, beste aldera armikeloa (beste 40 minutura), Letona herria, hurrutirago Gorbeia ......

Submitted by mou on 2005, March 30 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ziaurritz

Nik egindako igoera Ziaurritz herritik ikusten den gandorraren aldetik egin nuen. Zelai batetik abiatzen den bidea hartu eta gorantza joan behar da momentu oro. Piskana bideatxurra bihurtzen da eta bertan harri pilen arrastoak jarraitu behar da eta adi egon behar da gainera, hari arrastoak ez bait daude hain jarraian. Tontorra gandorraren bukaeran dago eta ikuspegia ez da hain garbia, sasiak direla eta.

Submitted by inaxio on 2005, March 26 - 01:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Lekeitio

Lekeitiotik Ipazterrera doan errepidean, herritik irten eta kaletik kilometro ingurura dagoen bihurgune itxian hasten da ibilbidea (zerrategiaren sarrera). Hiru bide abiatzen dira handik eta horietako baten hasieran dago Otoioko ibilbide laburra iragartzen duena (52 min direla dio).
Pista horretan aurrera egin eta porlanezko aldapa batekin egingo dugu topo laster. Lehenengo aldapa igo, bihurgunea pasa eta metro gutxira aurkituko duzue eskubi aldera lurrezko xenda nabarmena, Talaiara eramango gaituena, Lekeitio gaineko ikusmira ederra eskainiz. Talaian itsasoari begiratu bat eman ondoren, eraikina ezker aldetik saihesten duen xendari jarraituko diogu. Bideak behera egiten du tarte baten eta, halako batean, bitan banatzen da. Eskubi aldeko adarrari helduko diogu, behera doanari. Beste tarte baten behera eginez jarraitu ostean, basoan sartuta, bidea artadia banatzen duen baso landuko zerrenda batean sartzen da (suebaki zaharren bat) eta hari jarraitzen dio gorako bidean, pinudi baten sartu eta erpin geodesikoa jasotzen duen tontorrera heldu arte.