Izaba .. Larratza ZURIAIN

BatenBat-k sortua, 2004, iraila 10 - 00:00
Ibilbide mota Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna Oso zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba
Lotuta »Larratza / Pikoatxikota (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Izabako igerilekuetara iritsi aurretik, bada parkin seinale bat errepidearen eskuinaldean. Parkin horretan utz dezakegu autoa. Handik ekialdera pista zabal bat hasten da. Handik gutxira, bi aukera izanen ditugu: Ardibidepikauko antenara igotzen den pista gogorra hartu (ez da oso ibilbide ederra), edo GR 11ko markak segitu Belabartzeko Ateetara iritsi arte. Ateetara sartu gabe, segituko ditugu marka gorri-zuriak, erreka zeharkatu eta eki-mendebaleko norabideko bide gogor bat hartuko dugu. Aldapa nahiko nekagarri batzuk igo ondoren, bat-batean basotik atera eta goiko belardietara helduko gara. Ikuspegi ezin ederragoak inguruan: Ezkaurre iparraldean eta Arrigorrieta hegoaldean. Ibilbidearen parterik gogorrena egina dugu. Hemendik ekialdera joko dugu, ia biderik gabe, baina belardi gozo batzuetatik, KaƱadazilora helduko gara berehala. Handik mendebaldera joko dugu Larratza helburu. Gandorra zenbait lekutan nahiko latza denez, hobe izanen dugu beheraxeago joan, iparreko isurialdetik. KaƱadaziloren hegoaldean, sakanaren hondoan, bada borda hondatu bat larre baten erdian. Bada, borda horretatik bide bat abiatzen da, Larratzaraino heltzen dena. Gure esku egonen da bide hartaraino jaitsi (altuera galduz, jakina) edo ardien bidexketatik ibili bide horrekin bat egin arte. Bakoitzak ikusiko du zer nahiago duen: erosoago ibili, baina altuera galdu edo bidexka kaxkarretatik joan gehiegi igo gabe. Larratzako tontorretik, badugu aukera Ardibidepikura iristeko. Ez da beharrezkoa gandor malkartsutik joatea, gandorraren hasieran, hegoaldean, kairn batzuek eta margo gorri batzuek bidexka bat erakutsiko baitigute. Bide horretatik antenaren pistara helduko gara eta hortik antenara edo Izabara bueltatzeko aukera izanen dugu.
Ibilbide gogorra baino ederra benetan. On egin!