Belaguako aterpea .. KartxelaSubmitted by inaxio on 2004, Octubre 9 - 00:00.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Belaguako errepidean gora gatozela, kuartel zaharra pasa eta gero dagoen bihurgune zabalaren ondoren errepide bazterrean dagoen ebakitako haitza da abiapuntuaren erreferentzia. Aterpetik abiatuta ere honen bila etorri behar dugu, errepidez nahiz errepidearen azpialdetik datozen bidezidorrak jarraituz. Haitz honen aldamenetik gurdibide baten arrastoa abiatzen da larrean barrena Kartxela aldera, baina berehala desegin eta bidezidor bihurturik Arrakogoitiko lepoaren bila doa Lakora aldetik jaisten diren aldapak zeharkatuz. Beste bide asko ere badira gorago eta beherago, baina honek ia gora-beherarik gabe eramango gaitu Binbaletaren ekialdean eskegitako Arrakogoitiko lepora, iturri baten aldamenetik paseaz.
|