Aralar: Txirrita mendi ibilaldia

Enviado por ibusg el 2010, Mayo 24 - 21:37.
Tipo de itinerario Oinez
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Relacionados »Aldaon (mendi) »Beloki (mendi) »Ganboa (mendi) »Intzako Dorrea (mendi) »Larrunarri / Txindoki (mendi) »Pardarri (mendi) »Puttarri (mendi) »Ttutturre (mendi) »Urakorri (mendi) »Beoain (mendi) »Artubi (mendi) »Aralar: Txirrita mendi ibilaldia (ibilbide)
Gora-behera2800 m
Luzera41 Km
Iraupena10:00 - 12:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da.

Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m).

Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.

Ondoren Unagakao putzura jaitsiko gara, ostean Malloetako Ttutturrera (1.281m) igoz. Tontor honekin utziko ditugu Malloak.

Hurrengo tontorrak, Beloki (1.271m) eta Putterri (1.296m) izango dira. Hauek igo ostean Igaratzara jaitsi behar da.

Igaratzatik abiatu eta Pardarri (1.397m), Ganbo (1.415m), Ganbo Ttiki (1.392m) eta azkenik txindoki (1.348m)tontorrak igoko ditugu; amaiera berriro Amezketara jaitsiz egingo dugularik.

Bista, bide eta leku ederrak ikus daitezke. Aukera paregabea Aralar ezagutu nahi duenarentzat. Bikaina

AdjuntoTamaño
txirrita2.gpx608.1 KB