Argain, Artola, Erga eta Mundumalkorra Latasatik

Enviado por zuriain el 2010, Mayo 28 - 11:37.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa
Relacionados »Mundumalkorra (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Argain, Artola, Erga eta Mundumalkorra Latasatik
MAPA: Erga eta Mundumalkorra

Ibilbide honek mendian ibiltzeko nolabaiteko ohitura eskatzen du, hainbat zati bidetik kanpo egiten baitira, eta nahiko inguru maldatsu eta harritsuan batzuetan. Orientazio tresnak gomendagarriak oso.
Latasa herria Eraso alderantz zeharkatu eta azken etxearen parean eskuin aldera ateratzen den porlanezko pista hartuko dugu. Pista Erasoko errekara jaisten da. Zubitxoa zeharkatu baino lehen utz dezakegu autoa. Zubia pasatu eta berehala, pistaren bihurgunean bidexka estu bat hartuko dugu. Hasieran badirudi galduko dela, baina berehala zabaldu eta modu egokian segiko du bide osoan. Mapan eta trackean ikusiko duzuen bezala, guk bidea utzi eta iparraldetik iritsi ginen Argaingo lepora. Ez dut gomendatzen: bidexka erdi galduak daude, eta harri hormatzar batzuk zeharkatu behar dira. Hoberena eta xinpleena hasierako bide zoragarriari segitzea, eta inoiz ez uztea.
Bideak Argaingo kaskoa mendebaldetik inguratu eta hegoaldetik iristen da Argaingo lepora, non argindar dorre bat topatuko baitugu. Mendi bizkarretik mendebalderantz jo eta berehala Argaingo talaiara aterako gara zailtasunik gabe. Bista zoragarriak Larraun ibaiak urraturiko arroilaren gainean.
Atzera egin eta gure bideari helduko diogu berriro. Bideak mendi bizkarrean gora eramanen gaitu pagadian zehar. Noizbehinka pagoak zabaldu eta Mundumakorraren kasko zuria ikusiko dugu hegoaldean. Azkenean, ataka batera iritsiko gara: Artolako gailurrean izanen gara. Gailurra pagaditik apenas nabarmentzen den harrizko gandor bat besterik ez da, baina Ergako ikuspegi ederra du. Bideari helduko diogu berriro. Orain Ergako lepora eramanen gaitu. Aukera dugu bideari jarraitu eta baselizetaraino joan, edo zuzenean Ergako gailurrari ekin. Guk -ikus mapa eta tracka- zuzenean egin genuen gora, biderik gabe. Igoera gogor baina motz batek Ergako gailurrean jarriko gaitu.
Ikuspegi zoragarriez eta Iratxo elkarteak jarritako txartelontzi ikusgarriaz gozatu ondoren, txangoa jarraituko dugu. Biderik gabe, baina zailtasun handirik gabe, mendebalderantz jaisten hasiko gara. Oro har, hoberena mendi bizkarretik ibiltzea da, bi aldeetako malda nahiko handia baita. Mundumalkorraren kaskoa ikusiko dugu pagadiari gailentzen. Azken txanpa ez da oso zaila -eskuak erabili behar dira, baina ez da benetako eskalada bat- baina arreta beharko dugu jarri zatirik errazenak aukeratzeko. Oro har, trabak eskuin aldetik saihestea dugu hoberena. Berehala Mundumalkorreko gailurrean izanen gara. Puntu gorenetik ez dugu ikuspegi handirik izanen, baina apur bat jaitsita, paisaia zoragarri batez gozatuko dugu.
Itzultzeko atzera eginen dugu bigarren lepo bateraino (870m). Orain mendiaren iparraldeko isurialdean aurrera eginen dugu, altuerarik galdu gabe. Biderik ez dago, baina noizbehinka bidexka zatiek lagunduko digute. Txarrantxa bat ataka baten laguntzaz pasatuko dugu, Ergako lepora berriz iritsi baino lehenxeago. Hemen hasierako bidea hartu eta Latasara jaitsiko gara. On egin!

AdjuntoTamaño
ERGA-MUNDUMALKORRA.gpx97.21 KB
Imágenes

****