Nafarroa

Elo

Esa

Oko

Submitted by Oskar_Garcia on 2005, February 12 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Egillor

Egillorko araztegitik abiatzen gera. Baserri baten paretan dauden marka txurigorriak jarraituko ditugu. Hasieran porlanezko pista bat da eta gero lokatzez beteriko bide batean sartuko gera beti markak eta harripiloak jarraituz. Txabola batera iritsiko gera haritz handi bat bere parean duela. Laister ur potzu baten aurrean egongo gera. Beste bi potzu pasa ondoren bideak gorantz joko du hesi batera heldu arte. Hesia goitik zeharkatu eta pista batekin topo egingo dugu. Pista hau jarraitu azkenego potzu batera iritsi arte. Hemendik gora joan eta laister helduko gera tontorrera. Sekulako bistak!!!!!!.

Submitted by imaga on 2005, February 9 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Beorburu

Beorburutik (730 m.) hasi eta 10'tara Masko edo Gorostietako mendi lepora iristen da (Hemen S. Bartolomeko baseliza dago).
Gero ezkerretara egin eta Arzelaieta igo (erpin geodesikoan S. Bartolome adierazten du, Nafar Gobernukoak gure izenak ezabatzen...). Gero Hegomendebalderantz jaitsi eta TB dorre bat pasa eta Sta. Barbara mendixka igo eta jaitsi eta azkenik Harriaundi (941 m.) igo.
Beorburutik 50'.
Inguruan ere beste gailur bat dago. Mendurro izenez markatuta dagoena, bai ibilbidean eta gailurrean ere.
Nik liburu batean Mendurrotz bezala ikusi dudana, eta benetako Mendurro mendiarekin nahasten naizena.

Submitted by mou on 2005, January 17 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Nabatz

Mendurro mendiak ez dauka erakargarritasun handirik, nik Nabatz herritik irten nintzen, elizaren atzealdetik bidea dago baina sasiz betea dagoenez, baratze baten ertzetik joan nintzen bidea erabat garbi ikusi arte. Ondoren dena gorantza da pista bat topatu harte. hemen bi aukera; bata pistatik jarraitu edo haserako bideatik, nik azken hau jarraitu nuen gorantza eta bidegurutzetan harripilez egindako arrastotik joan behar da. Goian zaudela, hesi batera iritsi eta hesia eta sasi eta otea egiten duten bidezidor estu eta zikin batetik joan behar da. Tontorra non dagoen ez dago argi, ez bait dago buzoirik, ez ezer, bakarrik harripila bat.

Submitted by Juanjo on 2004, Diciembre 29 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gaintza

Saliendo de Gaintza lo lógico resulta subir a esta cima por el collado de Astunalde. Sin embargo existe otra subida, un poco más complicada (ya que al principio la senda no resulta evidente) y que nos situa en el collado de Oa, a la izquierda del pico.
Siguiendo al principio la subida por las diferentes lomas, como si fuésemos hacia el inicio del corredor que lleva a Astunalde, hay que torcer 90º hacia la izquierda, hasta encontrar una senda que comienza a ascender por el bosque. Luego se sale a unas inclinadas campas de verde hierba y más adelante a una pared rocosa (con cavidad incluida).

Submitted by Juanjo on 2004, Diciembre 28 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorriti

Desde Gorriti este monte resulta una bonita excursión de mañanera para hacerla con niños. En realidad no salimos del mismo pueblo, si no continuando por la carretera se sube hasta una curva desde donde se comienza a andar (marcas en los árboles). Casi toda la ascensión es por un bonito bosque para salir al final a una loma de helechos (el camino a la cima va justo por el borde de un bosque). Buenas vistas, sobre todo a las Malloas de Aralar.

Submitted by inaxio on 2004, Octubre 12 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aizpurgi

Aizpurgi (Aspurtz) herrirako errepidea hartu eta 200 metrora informazio panel bat duen aparkaleku bat dago ezker aldean. Bideak Santa Kolonbako arroilako ibilbidearekin bat egiten du tarte batean eta beronen markak jarraituko ditugu tarte horretan. Aparkalekutik abiatzen da, beraz, bidea, marka zuriberdez zuzendurik. Ezker aldetik saihesten du aurreko mendia, ibai aldera jo eta zeharka-zeharka hurrengo bailara bilatuz. Han, marka zuriberdeei jarraituz oraindik, erreka zokora jaitsi eta porlanez egindako zubi sendoa topatuko duzue. Haren gainetik pasa eta markatutako bideari jarraitu behar diozue, adi!, ezker aldetik abiatzen den beste xenda nabarmen bat topatu arte. Markatutako bidea utzi eta bide berrian gora abiatuko gara. Nahiz eta arrastoa jarraitzen erraza izan harripilaz markatuta dago nahikoa sarri. Bideak artadian barrena egiten du gora, sigi-saga, IEko bizkarrera heldu arte. Handik aurrera bizkarrari jarraitzen dio, ertzetik gehiegi urrundu gabe, pinudia aldamenean duela. Aldapa luzea da, baina bidearen arrastoak nahiko nabarmena izaten jarraitzen du. Pinuditik datozen pista batzuk ere gurutzatuko ditugu bidean: kasorik ez. Gora hurbildu ahala aldapa leuntzen doa eta Mko norabidea hartzen du bideak, tarteka Arbaiungo arroila aurrez aurre ikusteko parada eskainiz. Ezpel-gune batzuk zeharkatu ondoren, halako batean, haitza ageri den gune batean kokatuta dagoen buzoiarekin egingo dugu topo (x648606, y4730479). Bideak aurrera egiten du ordea eta landaretzak ez dio oztopo egiten. Hala, nahi izanez gero, kilometro eskasera dagoen (x648060, y4730714) erpin geodesikora heldu gaitezke, apenas gora-beherarik duen xenda polit hori baliatuz, ingurune atseginean barrena.

Submitted by inaxio on 2004, Octubre 9 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea

Belaguako errepidean gora gatozela, kuartel zaharra pasa eta gero dagoen bihurgune zabalaren ondoren errepide bazterrean dagoen ebakitako haitza da abiapuntuaren erreferentzia. Aterpetik abiatuta ere honen bila etorri behar dugu, errepidez nahiz errepidearen azpialdetik datozen bidezidorrak jarraituz. Haitz honen aldamenetik gurdibide baten arrastoa abiatzen da larrean barrena Kartxela aldera, baina berehala desegin eta bidezidor bihurturik Arrakogoitiko lepoaren bila doa Lakora aldetik jaisten diren aldapak zeharkatuz. Beste bide asko ere badira gorago eta beherago, baina honek ia gora-beherarik gabe eramango gaitu Binbaletaren ekialdean eskegitako Arrakogoitiko lepora, iturri baten aldamenetik paseaz.

Submitted by inaxio on 2004, Octubre 9 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea

Belaguako errepidean gora gatozela, kuartel zaharra pasa eta gero dagoen bihurgune zabalaren ondoren errepide bazterrean dagoen ebakitako haitza da abiapuntuaren erreferentzia. Aterpetik abiatuta ere honen bila etorri behar dugu, errepidez nahiz errepidearen azpialdetik datozen bidezidorrak jarraituz. Haitz honen aldamenetik gurdibide baten arrastoa abiatzen da larrean barrena Kartxela aldera, baina berehala desegin eta bidezidor bihurturik Arrakogoitiko lepoaren bila doa Lakora aldetik jaisten diren aldapak zeharkatuz. Beste bide asko ere badira gorago eta beherago, baina honek ia gora-beherarik gabe eramango gaitu Binbaletaren ekialdean eskegitako Arrakogoitiko lepora, iturri baten aldamenetik paseaz.

Submitted by zuriain on 2004, Septiembre 10 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Izabako igerilekuetara iritsi aurretik, bada parkin seinale bat errepidearen eskuinaldean. Parkin horretan utz dezakegu autoa. Handik ekialdera pista zabal bat hasten da. Handik gutxira, bi aukera izanen ditugu: Ardibidepikauko antenara igotzen den pista gogorra hartu (ez da oso ibilbide ederra), edo GR 11ko markak segitu Belabartzeko Ateetara iritsi arte. Ateetara sartu gabe, segituko ditugu marka gorri-zuriak, erreka zeharkatu eta eki-mendebaleko norabideko bide gogor bat hartuko dugu. Aldapa nahiko nekagarri batzuk igo ondoren, bat-batean basotik atera eta goiko belardietara helduko gara.

Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 10 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate

Mendi ezkutu hau igotzeko abiapuntua Mintxate arroila ederra dugu. Bertan autoz edo oinez sartuta, hiru bat km. eginen ditugu, zubi ttipi bat zeharkatu arte. Bertan utz dezakegu autoa, ehun bat metro aurrerago etxe batzuk ikusten direlarik. Basoan sartzen den bide zabal bat hartuko dugu, ekialderantz, ezkerrean iturri eder bat utzita. Bideak gogor igoko gaitu pinuen artean inoiz ere itxi edo galdu gabe. Azkenean, lepo belartsu batera helduko gara. Bertan borda baten hondarrak ikus daitezke... baita Pirinio hurbileko mendi handiak ere. Ikuspegi benetan zoragarria.