Bizkaia Zubitik Kolitzara mendi bizikletaz

Submitted by Jose on 2020, Agosto 20 - 18:53.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Erraza
Lurraldea Abanto-Zierbena, Artzentales, Balmaseda, Bizkaia, Galdames, Portugalete, Sopuerta, Garape
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Esquema Bizkaia Zubia – Gallarta – La Aceña – Traslaviña – Bezi – La Herbosa mendatea – La Porqueriza lepoa – Kolitza
Relacionados »Bizkaia Zubia (eraikin) »Kolitza (mendi)
Gora-behera1200 m
Luzera92 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Bizkaia Zubitik Kolitzara mendi bizikletaz
Azken zatiaren mapa

Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke.

Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.

Ibilbide hau Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldean abiatzen da, baina ezkerraldeko edozein herritan has daiteke, bidegorri sare eder batek lotzen baititu. Eskuinaldeko edozein herri ere izan daiteke abiapuntua, eta Bizkaia Zubitik itsasadarra zeharkatu.

Portugaleteko herrigunea zeharkatu eta Sestaotik datorren bidegorria hartzen da, Gallartara igo eta Burdin Mendien Bide Berdearekin bat egiteko. Barbadun bailaran gora Artzentalesen dagoen Traslaviñako geltokiraino jarraitzen da bide berde hau. La Aceñaraino erabat laua da. Ondoren, baditu gorabehera txiki batzuk, baina orokorrean leuna da, goranzko joerarekin.

Traslaviñatik Bezi auzunera igotzen da porlan eta harrizko bide aldapatsu batetik, eta ondoren La Herbosa mendatera jaisten da, Bezira iristen den errepidetik. Mendatean, errepide nagusia zeharkatu, eta Garbea mendiaren ipar magala zeharkatuz La Porqueriza atsedenlekura igotzen den bidea hartu behar da. Hasierako asfaltozko lurzorua legar bihurtzen da igoeraren erdi inguruan, baina nahiko eramangarria da tarte hau.

Legarrezko bideari jarraituz, Kolitzara gerturatzen da. Ekialdeko aurpegia zeharkatu eta hegoaldekora pasatzean Balmasedatik igotzen den bidearekin bat egiten da, eta sigi-saga igotzen da tontorreraino.

AdjuntoTamaño
Kolitza.gpx276.54 KB
Imágenes

****

****

****