Aiako Harriko itzulia (PR Gi 20)

Enviado por inaxio el 2009, Octubre 31 - 17:05.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe ingurutik
Gora-behera500 m
Luzera12 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.

AdjuntoTamaño
aiako-harriko-itzulia.gpx135.72 KB

Notes:

Ibilbidea oso zehatz jasota dago (erreferentzia gisara erabili ditudan beste batzuen aldean behintzat), eta ahalegindu naiz orpoz-orpo jarraitzen bideko seinaleak. Nik uste oso txukun gelditu dela, baita Minetako isurialdeko tarte bihurria ere.

Imágenes