Tontorrak bidea helburu bihurtu

JFdeA-k sortua, 2009, azaroa 22 - 15:01
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Erraza
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Deba
Eskema Deba-Antzondo baserria-Lastur-Lastur goia auzoa-GI-3210-Saltsamendi-Andutz-Itziar-Sta Katalina-San Roke-Deba
Lotuta »Andutz (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Andutz tontorra aspalditik izan dut gogoa ezagutzeko. Horretaz baliatu izan naiz inguruko geografia, bizitza eta ondarea apreziatzeko.
Debatik abiatu naiz oinez Bilborako norabidean Maxpe kaletik aurrera Antzondo baserrirainoko bidea topatu arte eta PR-Gi 44 laguntzaz.
Autopistapetik pasatu eta ubidea (Lastur-Deba) nire oinpean. Halako lanak gure aurrekoenak! Eta egun gure astialdietarako paregabe aukera ematen digutenak!
Bide horretatik zeharkatu dut Lastur luzetara. Bailara hori ezagutzeko gogoa nuen: betizuak, garo-metak egiten ... . Aspaldiko mundua bertatik bertara.
Goia auzora eman dut, eta bertotik GI-3210 errepidera.
Errepide hori zeharakatu eta aldapa gora ekin diot, H.ra Saltsamendi tontorrera.
Saltsamenditik Andutzera, eta honetatik Itziarra.
Eliza bisitatu eta herrizka zaharraz gozatu ondoren Done Jakue bidetik abiatu naiz Santa Katalinara, eta ostean San Rokera. Eraikuntza bitxia azkeneko hau. Hortxe kaltzada zaharra egun zati handian asfaltatuta egon arren.
Deban egonik ezin utzi ikusi barik Santa Maria elizaren ataria eta Gipuzkoako klaustro zaharrena.
Porzierto Deban bertan errazkindar bat ezagutu izan dut eta Deba-Lastur aspaldiko korrikaldiez eta apostuez berba egin dit.

Hauxe nire azken ibilaldia Andutz tontorraren aitzakian, kaletar batentzat sekulako pagotxa. Hortxe dugu lurra maite duten horiei esker.