Ibilbideak: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

juanluis-k sortua, 2009, abendua 5 - 21:40
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA MARKINA
Eskema AKARREGI-ARNO

Cima modesta pero con fuertes desniveles,saliendo desde laiglsia deXemein,subiendo por unas pistas, primero de cemento y despues de barro nos llevan ha una pista que llega de Etxebarria.Girando hacia la izq. divisamos la cumbre que llegaremos en cinco minutos

JFdeA-k sortua, 2009, urria 31 - 22:10
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Urigoiti
Eskema Urigoiti-ubidea-Altipitaitz-Gorosteta-Arraba-Kutzak-Lekanda-Egolusuburu-Urigoiti

Urigoitik gora E.ra jo dugu Itxinaren M.aldeko magalean zeharrreko ubidearen bila, eta bertotik H.ra norabidean bideari ekin diogu bidea erripe jarri arte, izerdi patsetan jarri naiz.
Aldatz gora ederra Altipitaiz tontorraren bila.I:E.
Heldu gara Itxinara. Hau beste mundu bat da!
Bideari txintxo-txintxo jarraituz Gorostetara jo dugu, E.ra, nahiz eta bideak buelta asko eman behar bertoko orografia, karstikoa, dela-eta. Abenturazale bazarete aukera paregabea Itxinan sartu eta animo!
Gorostetatik Arraba belardira. Segundutan paraje berri bat geure oinpean!

Jose-k sortua, 2009, abuztua 27 - 20:14
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Mezpelerreka
Eskema Mezpelerreka - Tellitu - Ganeroitz - Apuko - Gurutzea - Mezpelerreka
Jose-k sortua, 2009, uztaila 25 - 23:34
Kategoriak Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Gorbeiako Parke Naturaleko abegi etxea (Sarria)
Eskema Parketxea – Aldarro – Arkarai – Arlobiko zubia – Arlobiko zutarria – Usotegieta

Baias errekak landu duen bailaran zehar hartxintxarrezko bide zabal bat barneratzen da Gorbeiako Parke Naturalaren bihotzera. Bide honek, hainbat tontorretara igoera ekiteko gerturatze atsegina ahalbidetzen du. Gorbeiara bertara, esate baterako. Jarraian azaltzen den ibilbidea ere bide horretaz baliatzen da, Arlobiko zubiraino. Eta handik aurrera, Usotegietatik jaisten den hegian gora egiten du, aipatutako tontorra harrapatu arte.

Jose-k sortua, 2009, uztaila 1 - 21:22
Kategoriak Bizkaia, Burgos
ABIAPUNTUA Goiko Landeta
Eskema Goiko Landeta – Goldetxoko ataka – Txarlazo – Goldetxoko ataka – Txolope – Solaiera – Goldetxoko ataka – Goiko Landeta

Arrasto honetako ibilaldia Goiko Landeta izenaz ezagutzen den parajean hasten da. Solaiera eta Txolopeko ipar-ekialdeko magalak zeharkata, Goldetxoko atakan harrapatzen du mendi-bizkarra. Lepo honetatik Txarlazora igotzen da lehenengo, eta Txolope eta Solaierara gero, igotako bide beretik jaitsi aurretik.

Jose-k sortua, 2009, apirila 25 - 11:36
Kategoriak Bizkaia, Burgos, Cantabria
ABIAPUNTUA La Escrita mendatea
Eskema La Escrita – Campo de Ribacoba – Burgüeno

Karrantza eta Villaverde lotzen dituen La Escrita mendatea eta Burgüenoren artean gorabehera gutxiko mendi-bizkar bat luzatzen da. Jarraian azaltzen den ibilbideak mendi-bizkar hori jarraitzen du Burgüenoren barrenean dagoen Campo de Ribacoba lepora iritsi arte, eta ondoren ezkerraldetik inguratzen du, beti igoera bide errazaren bila, tontorra hegoaldetik harrapatzeko.

Jose-k sortua, 2008, azaroa 24 - 22:50
Kategoriak Bizkaia, Cantabria
ABIAPUNTUA Santa Cruz
Eskema Santa Cruz – Alen – Betaio – Santa Cruz

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.

Jose-k sortua, 2008, urria 26 - 09:19
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Saldropo
Eskema Saldropo – Atxuriko pasabidea – Atxuri – Arralde – Saldropo

Saldropoko hezegunea Gorbeiara igotzeko ohiko abiapuntua da. Baina Gorbeiaraino joan gabe, ibilaldi polit bat egiteko behar diren hainbat osagai biltzen ditu Arralde eta Arimegorta artean luzatzen den mendi-gainak ere: basoak estalitako guneak eta lapiaz eremu irekiak, malkarrak eta hauek gainditzeko pasabide bitxiak, bide zabalak eta estuak, leunak eta aldapatsuak, eta ikuspegi zabalak. Saldropoko hezegunearen ondoan dagoen aparkalekutik abiatuta, mendi-gaina Atxuriko pasabidearen bitartez harrapatuko dugu, eta mendi-gaineko lapiazean zehar zeharkaldi bat egin ondoren Arraldeko tontorrera iritsiko gara, beste bide batetatik jaitsita ibilaldi zirkularrari amaiera emanez.

Jose-k sortua, 2007, maiatza 26 - 15:59
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Arrazola
Eskema Arrazola - Anboto Sakona - Mariren koba - Anboto - Zabalaundi - Arrazola

Anbotok Arrazola aldera Euskal Herriko hormarik garaiena omen du: 1100 m. Bide ezberdinak daude tontorrera iristeko. Jarraian azaltzen dena zuzenenetako bat da. Tontorretik iparraldera amiltzen den Anboto Sakona izeneko bailara aldapatsuaz baliatzen da tontorrera gerturatzeko, eta ondoren ipar-ekialdeko aurpegira pasatzen da azkeneko metroak bertatik egiteko. Tontorrera igotzeaz gain, ibilbide honek Mariren koba bisitatzeko aukera eskaintzen du, ibilbidetik zertxobait desbideratuz gero.

Jose-k sortua, 2007, otsaila 26 - 21:07
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Orozketa
Eskema Orozketa - Landaederra - Mugarrikolanda - Leungana - Artatxagane - Mugarrikolanda - Landaederra - Orozketa

Iurretako Orozketa auzunea eta zertxobait gorago dagoen Landaederra atsedenlekua Legarmendi mendikateko ekialdeko tontorretara joateko abiapuntu egokiak dira. Jarraian azaltzen den ibilbideak Leungana eta Artatxagane tontor bikiak igotzen ditu.