Lekeitio .. Otoio

Submitted by inaxio on 2005, March 26 - 01:00.
Dificultad Erraza
Lurraldea Bizkaia
ABIAPUNTUA Lekeitio
Relacionados »Otoio (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lekeitiotik Ipazterrera doan errepidean, herritik irten eta kaletik kilometro ingurura dagoen bihurgune itxian hasten da ibilbidea (zerrategiaren sarrera). Hiru bide abiatzen dira handik eta horietako baten hasieran dago Otoioko ibilbide laburra iragartzen duena (52 min direla dio).
Pista horretan aurrera egin eta porlanezko aldapa batekin egingo dugu topo laster. Lehenengo aldapa igo, bihurgunea pasa eta metro gutxira aurkituko duzue eskubi aldera lurrezko xenda nabarmena, Talaiara eramango gaituena, Lekeitio gaineko ikusmira ederra eskainiz. Talaian itsasoari begiratu bat eman ondoren, eraikina ezker aldetik saihesten duen xendari jarraituko diogu. Bideak behera egiten du tarte baten eta, halako batean, bitan banatzen da. Eskubi aldeko adarrari helduko diogu, behera doanari. Beste tarte baten behera eginez jarraitu ostean, basoan sartuta, bidea artadia banatzen duen baso landuko zerrenda batean sartzen da (suebaki zaharren bat) eta hari jarraitzen dio gorako bidean, pinudi baten sartu eta erpin geodesikoa jasotzen duen tontorrera heldu arte.
Bidea oso nabarmena eta garbia da, ibiltzeko atsegina.