Apodaka .. Amaritu

Enviado por BatenBat el 2005, Marzo 30 - 00:00.
Dificultad Erraza
Lurraldea Araba
ABIAPUNTUA Apodaka
Relacionados »Amaritu (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Amaritu mendia txikia izan arren, kristoren mendia da. Ez dakit zergatik idazten dizuedan, ze baliteke hau irakurtzean denak, \"nere\" mendira joatea nahiko duzue eta mendi honen ezaugarri garrantzitsuena (lasaitasuna)

, eta aurkitzen dudan bakea amaitzea.
Apodakako boleran kotxea utzi, eta erreka aldera joko dugu zubi eder batetik igarotzeko. Behin zubia pasata, aurrekaldean langa batekin topauko gara eta bahin pasata eta ITXITA, ezker aldera hartu behar da. Eta segituan bide zabal bat agertuko zaizue, bide hori jarraitu eta 40 minututan Amarituko gaina zapalduko duzue.

Gailurretik, Gasteiz osoa ikusten da, beste aldera armikeloa (beste 40 minutura), Letona herria, hurrutirago Gorbeia ......

Amaritu mendia egunen zein gauez igotzeko aproposa da, oso zailña bait da mendi hontan galtzea.
Gauez arraroa iruditu arren, Gorbeiako merkatal zentroak, argitasun ugari ematen du eta zalantzak izanez gero argirantz abiatzen gara eta apodakatik pasako gara.

Gomendio bat: Hurrengo neguan, elurtuta dagoenean, zerua garbi eta ilargi beteakin igo.