Bakaiku .. Baiza

Enviado por inaxio el 2005, Abril 26 - 00:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Bakaiku
Relacionados »Baiza (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Iturmendi aldetik etorrita Bakaiku zeharkatzen duen errepideari jarraitu behar diogu herriaren amaiera aldera arte. Han eskubi aldetik asfaltatutako bide bat abiatzen da mendian gora etxe artean, aldapa handiari aurre eginez. Goraxeago bide gurutze batekin egingo dugu topo, baina aurrera egin behar da, gora, gas deposito batzuen aldamenetik pasa eta baserri baten atarira heldu arte. Han bidegurutze berri bat eta mapa bat jasotzen duen panela ikusiko dituzue (2005-05-23) eta eskubi aldeko bideari ekin behar diozue. Larreak estaltzen du bidea orain eta aldapa leuna da. 300 bat metrora ordea bitan banatzen da: gora egiten duenari heldu behar diogu (bestetik itzuli gaitezke gero, nahi izanez gero, Santa Marinak mendatetik). Goraxeago Bakaikutik datorren beste pista batekin (lehenago ezkerrera utzi duguna) egingo dugu topo eta hari jarraituko diogu puska batean. Pista nabarmena da, handik gora, baina ezker aldeko pendizari begiratu behar zaio, izan ere 500 bat metrora pistatik bereizten den oinez sakondutako xenda nabarmen batekin egingo dugu topo (harripila). Handik aurrera zalantza handirik gabe jarraitzen zaio xendari, aldapa handi xamarrean, Hiruhaitzetako haitzetarantz joz lehendabizi, eta HMra gero, aldapa handiena saihestearren, Mko bizkarrera heldu arte. Handik aurrera gandorra jarraitzea aski da Hiruaitzetako gainera heldu arte. Leku polita da hura eta neke handirik gabe jaitsi daiteke Haitzuloraino ertzean pasabide egokia bilatuz. Baiza kilometro batera gelditzen da, Ean, gandorrari jarraituz berriro, larre errazetan barrena.