Trepako kaskoa, Astabizkar, Araongo Harria
Enviado por zuriain el 2010, Septiembre 18 - 09:02.
Dificultad |
Zailtasun gutxikoa |
Lurraldea |
Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Negusaroia |
Relacionados |
»Astabizker (mendi) |
Gora-behera | - |
Luzera | - |
Iraupena | 0:00 - 0:15 |
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz
Trepako kaskoa, Astabizkar, Araongo Harria
Artesiaga mendatearen errepidean hasiko dugu txangoa. 12. kmaren inguran, Negusaroi izeneko borda eder batzuen ondoan bide zabal bat hasten da. Bidea borden gainean pasatu eta zuzenean hegoalderantz jotzen du, eta berehela Trepako lepoan jarri. Hemendik igoera labur batek bakarrik bereizten gaitu tontor eder honetatik. Paisaia zabalak dira, baina gailurreraino iristen den basoak apur bat eragozten digu ikusmira.
Lepora itzulita, hegoalderantz joko dugu zuzenean, igotzeko erabili dugun bideaz hasieran, baina basoan sartu orduko bidea utzi eta mendiaren bizkarrean gora joko dugu, ehiztarien postuak (trepak) lotzen dituen bidexkan barrena. Bidexka hau ez da oso argia batzuetan, baina ez da zaila segitzea.
Basotik aterata, paisaia erabat zabaldu eta Trepako Bizkarreko gailur konikoa izanen dugu begien aurrean. Txarrantxa pasatu baino lehenago, burdinazko gurutze bat ikusiko dugu ezker aldera, bertan galdutako haur baten omenezkoa.
Trepako Bizkar -edo Astabizker- mendiko gailurra irekia da eta inguruko paisaiaz gozatzeko aukera izanen dugu. Hemendik erraz dugu Argintzo, Zagua, Larrakarte eta inguruko beste gailurretara iristea. Gu Araongo Harrira joan ginen. Horretarako, gertuko Oialegi edo Konfesionarioko lepoan aurkituko ditugun GRko markei jarraituko diegu. Bideak kota bat inguratzen du hegoaldetik eta Gurutxemeakako lepora iristen da. Markak mendebalderantz jarraitzen dute. Begien bistan izanen dugu Araongo Harriko gandorra. Azken unean bide markatua utzi eta zuzenean igoko gara tontor honetara iritsiko gara.
Itzultzeko, Gurutxemeakako lepotik edo Konfesionariotik pista zabala hartuko dugu. Altuerako 908 metrora iritsita, beste pista bat ateratzen da ekialderantz. Pista horrek Antzaldeko bordara eramanen gaitu. Bordak atzean utzita, bi aukera: pista zabala jarraitu Trepako leporaino eta bertatik autora, edo basoan barrena jaitsi, bidexkak elkartuz errepideraino. Mapa eta trackean bigarren aukera hau duzue, guk egindakoa, zuzenagoa baina askoz deserosoagoa lehenbizikoa baino. Zuek aukeratu.
On egin!
|