Xaukadi eta Leateko Harria

Enviado por zuriain el 2010, Septiembre 10 - 08:39.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugi-Aldude arteko errepideko 34. kma
Relacionados »Leateko Harria (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Xaukadi eta Leateko Harria
Xaukadi eta Leateko harria

Ibilbide honek, zati handi batzuetan ez du biderik segitzen, eta malda handiko hegietan barrena dabil. Track eta mapan guk egindako bidea erakusten da: batzuetan pistak eta bidexkak erabiliz, beste batzutean zuzenean basoan barrena eginez. Basoa garbia da eta ez digu zailtasun handirik jarriko. Ezinbestekoa izanen da orientazio tresnak eta mapak eramatea.
Eugi-Aldude arteko errepideko (Urkiagako errepidea) 34. kman hasiko dugu ibilbidea. Bertan, ezkerraldean, Eugiko kontzejuaren kartel bat ikusiko dugu baimenik gabeko ibilgailuei bidea eragozten diena. Pista horretan gora eginen dugu, eta Kintoko pagadian murgildu.

AdjuntoTamaño
XAUKADI-LEATEKOHARRIA.gpx81.13 KB
Imágenes