Zotalar/Zorotepo, Ollarmendi, Lizartxipi Zilbetitik

Enviado por zuriain el 2010, Agosto 24 - 17:48.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Zilbeti
Relacionados »Zotalar (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zotalar/Zorotepo, Ollarmendi, Lizartxipi Zilbetitik
MAPA: Zotalar/Zorotepo, Ollarmendi, Lizartxipi

Zilbeti herrian hasiko dugu ibilbidea. Pista gogaikarriko zati batez libratzeko, autoa 600 metro aurrerago utz dezakegu, pista bitan banatzen den tokian -ikus mapa-. Ezkerreko adarretik hasiko gara. Pistak mendia mendebaldetik inguratzen du, pagoen itzalpean. PR baten adierazgarri hautsia duen bideari ez diogu kasurik eginen, eta pista nagusian gora jarraituko dugu. Berehala, autoa utzi dugun tokitik 500 bat metrora, beste pista ez hain garbi bat ikusiko dugu ezkerraldean. Pista edo bide hori hartuko dugu. Landaretzak bidea ixteko mehatxua egiten du, baina zailtasunik gabe egiten da gora. Bideak Ollarmendi eta Elusko erreken artean aurrera egiten du, pixkanaka mendebalderantz biratuz. Elusko erreka zeharkatuta, pista galdu egiten da.
Orain zer? Aurrean dugun malda gogorrari ekinen diogu, biderik gabe, hego-mendebalderantz. Urruztegiko lepora iritsiko gara (1002m) non Zilbetiko pista iristen baita. Pistarik kasurik egin gabe, ipar-mendebalderantz jarraituko dugu pagadian gora. Bidexka ez oso markatu bat dago basoan, kairn batzuk eta margo marka erdi ezabatu batzuek lagunduko digute norabidea ez galtzen. Malda gogorrak bere horretan segitzen du. Mendiko gainaldera iritsita, txarrantxa batekin eginen dugu topo. Alanbresiari jarraiki, iparralderantz zuzen-zuzen jarraituko dugu, malda goxoago batekin oraingoan. Ia Zotalarko gailurrera iristear gaudenean, 1180 metroen inguruan, bide bat ikusiko dugu ezkerraldean: Ollarmendira daraman bidea da. Bide hori hartu eta mendebalderantz eginda, hamar bat minutura iritsiko gara Ollarmendiko gailurrera, non kairn bat eta mugarri zahar batez aparte, tumulu itxurako harri pila bat aurkituko baitugu. Paisaia nahiko murritza da, baina Eugiko mendiak erdikusiko ditugu pagoen artean.
Bidea deseginda, Zotalarko azken metroei ekinen diegu. Altuera berdintsuko bi gain daude, baina txartelontzia pagoek zabaltzen duten argigune batean dago. Hala ere paisaia handirik ez dugu bertatik ikusiko.
Jaisten hasiko gara ekialderantz. Marka erdi ezabatuak eta xendra ez oso markatu bati jarraituko diogu. Basoa, orain arte bezala, garbia da. Lizartxipiko lepora iritsiko gara (1066m). Zilbetiko pista haraino iristen da. Nahi baldin badugu, ekialderantz jarraitu eta minutu gutxitan Lizartxipiko gailur oihantsura irits gintezke. Txangoa luza genezake, gora-behera handirik gabe, Lepotipiko gailurreraino (1171m), eta are Adiraino, Leñardiko lepoa eta Guarden etxolatik igarota.
Gu, ordea, Lizartxipiko lepoan behera egin geneuen Zilbetiko pistatik. Pista horri jarraitzeko zailtasunik ez dugu izanen. Saihesbide bakarra altuerako 828 metrotan dago. Eskuineko adarra hartu behar dugu, bihurgune itxi batean, eta ipar-mendebaldera jo, beti behera eginez. Pista horrek hasierako tokian utziko gaitu.
On egin!

AdjuntoTamaño
ZOROTEPO-OIARMENDI.gpx121.96 KB
Imágenes