Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by inaxio on 2014, Mayo 1 - 15:35.
ABIAPUNTUA Ormaiztegi
Esquema Ormaiztegi - Bide Berdea - Lierni - Bide Berdea - Bernaola - Mañastegizahar - Peatza

Hasiera eta batez ere bukaera ditu gogor xamarrak; bide erraza da bestela, garai bateko meatzeetako trenbidearen arrastoa jarraitzen baitu. Bidean argibideak ematen dituzten panel ugari ikus daiteke eta bidea zabala eta zoru onekoa da.

Bernaolatik gora trenbidearen arrastoa utzi eta bidea estutu eta zakartu egiten da, aldapa gogorrekoa da tarte batzuetan eta bizikletatik jaitsi ere egin beharko duzue non edo han.

Submitted by Jose on 2013, Diciembre 31 - 10:48.
Categorías Bergara, Elgeta, Elorrio, Ermua, Zaldibar
ABIAPUNTUA Ermua
Esquema Ermua – Aixola – Erdella – Intxorta – Kanpazar

GR 123 Bizkaiko Biraren 7. etapak Ermuan du abiapuntua, eta Kanpazar mendatean helmuga, hurrengo etaparako geratuko den Udalaitzen barrenean. Bi tontorretatik pasatzen da, Erdella eta Intxorta. Etapa erreza dela esan daiteke. Labur xamarra da, eta bideak erosoak dira ibilbide osoan zehar. Bide zuzena aurkitzea erreza da gainera, ondo seinaleztatuta dagoelako eta hartu beharreko bidea zein den erraz antzematen delako ia toki guztietan.

Submitted by ietxaburu on 2013, Diciembre 19 - 20:51.
ABIAPUNTUA amorebieta-etxano
Esquema Amorebieta-Belatxikieta-Leungane-Durango

Amorebieta-Etxanoko eliza ondoan aparkatu eta trenbidearen gaineko zubitik, hegoalderantz joko dugu eta pista batetik gorantz abiatuko gara. Bidea, beti zabala, marra hori batzuekin seinalatua dago. Aramotzeko tontorretara hurbiltzean, pistak ekialderantz hartzen du eta jaisten hasten da. Hor pista utzi eta bide zidor bat jarraituko dugu bertan ikusten den Belatxikietara (663 m).

Submitted by ietxaburu on 2013, Diciembre 17 - 19:07.
ABIAPUNTUA Zaldibia
Esquema Zaldibia-Akapulko-Ausa Gaztelu-Pikueta-Akapulko-Zaldibia

Zaldibiatik Larraitzera doan errepidetik 3,700 km. aurrera jarraitu eta hantxe Bentaberri ondoan utziko dugu autoa. (180 m)

Submitted by Jose on 2013, Diciembre 6 - 17:33.
Categorías Eibar, Elgoibar, Ermua, Markin-Etxebarria
ABIAPUNTUA Urkarregi
Esquema Urkarregi – Kalamua – Garagoiti – Akondia – Usartza – Ixua – Urko – Ermua

GR 123 Bizkaiko Biraren 6. etapa laburra baina menditsua da. 4 tontorretatik igarotzen da. Kalamua (edo Maaxa), Garagoiti, Akondia (edo Arrikurutz) eta Urko, baina ezin daiteke esan etapa gogorra denik, aldaz gorako tarteak ez baitira oso luzeak. Etapa hau kontrako noranzkoan eginez gero gogorragoa izango da, Ermua Urkarregi baino beherago dagoenez goranzko tarte gehiago daudelako, Urkora igoera bereziki. Dena den, Garagoiti eta Akondiako tontorretatik pasatzea ez da beharrezkoa. Mendebaldetik ingura daitezke, gorabehera gutxirekin.

Submitted by Jose on 2013, Diciembre 1 - 22:02.
Categorías Berriatua, Markin-Etxebarria, Markina-Xemein, Mendaro, Mutriku, Ondarroa
ABIAPUNTUA Ondarroa
Esquema Ondarroa – Santakrutz – Tontorramendi – Arnoate – Urkarregi

GR 123 Bizkaiko Biraren 5. etapak kostaldetik barnealderantz egiten du, Gipuzkoa eta Bizkaiko muga jarraituz, Ondarroan hasi eta Elgoibar eta Markina lotzen dituen Urkarregi mendatean amaitzen delarik. Mendi tontor batetik igarotzen da etaparen hasieran, Tontorramendi, baina aurrerago ibilbideak altuera handiagoa ere hartzen du, beste tontorrik zapaldu ez arren. Tarte gehienetan pinudietan zehar doa bidea, eta ikuspegi askorik ez du eskaintzen.

Submitted by Jose on 2013, Noviembre 9 - 23:49.
Categorías Berriatua, Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Ondarroa
ABIAPUNTUA Ispaster
Esquema Ispaster – Otoio – Lekeitio – Mendexa – Kalamendi – Asterrika – Ondarroa

GR 123 Bizkaiko Biraren 4. etapak Ispaster, Lekeitio eta Ondarroa lotzen ditu, eta kostaldeko azkena da, hurrengo etapetan barnealderantz egiten baita. Ibilaldiaren hasieran Otoio menditik igarotzen da, eta amaiera partean Kalamendi igotzeko aukera dago. Nahiko etapa xamurra da, ez baitu gorabehera askorik eta bide zuzena jarraitzea nahiko erraza baita. Tarte askotan marka zuri-gorriak daude, baina denak ez dira Bizkaiko Birarenak, zati batzuk GR 38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekin partekatzen baitira.

Submitted by Jose on 2013, Noviembre 2 - 08:18.
Categorías Ea, Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster
ABIAPUNTUA Laida
Esquema Laidako kanpina – Atxarre – Atxurkulu – Ogoñoko talaia – Natxitua – Ea – Bedarona – Ispaster

GR 123 Bizkaiko Biraren 3. etapa Laidatik Ispasterrera bitartean luzatzen da, eta bi zati oso ezberdin ditu. Lehenengoa menditarra da, Atxarre eta Atxurkulu tontorretara igotzen delarik. Bigarrenean aldiz errepidea da nagusi. Hori dela eta, nahiko etapa xamurra da.

Submitted by Jose on 2013, Noviembre 1 - 11:16.
Categorías Arrigorriaga
ABIAPUNTUA Ollargan-Montefuerte parkea
Esquema Ollargan-Montefuerte parkea – Andikogana – Malmasin – Andikogana – Ollargan-Montefuerte parkea

Bilbo eta Basauri artean kokatutako mendi apala da Malmasin, Arrigorriagako lurretan kokatuta badago ere. Ibilaldi labur bat egin nahi duenarentzat egokia.
Ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orri honetan jaso dena Ollargan-Montefuerte parketik abiatzen da, eta igotzeko eta jaisteko bide ezberdinak jarraitzen ditu, biak bide erosoetan zehar. Zailtasun bakarra Andikogana lepotik Malmasineko tontorrera iristeko aldapa pikoan dago. Malda gehieneko lerroa jarraituz igo daiteke, baina aldapa leunagoko bideak ere aurki daitezke, ibilaldi honetan beherakoan jarraitu zena esate baterako.

Submitted by JAG on 2013, Octubre 8 - 00:03.
ABIAPUNTUA Buiagoiti auzoa (Bilbao)
Esquema Buiagoiti-Malmasin-Buiagoiti

Bilboko Zamakola kale luzearen azkenerantz, biribilgunean eskumatara, Ollargan parkera joaten da. Aurrera jarraitu eta Donostiarako autobidearen azpitik igarotzen da errepidea. Gorantz doa, Gasteizko autobidea eskuman paralelo, autobidearen gaineko zubira heldu arte. Zubitik autobidearen beste aldera igaro barik, ezkerretara Buiagoiti auzorako errepidetxoa hasten da (seinalea, Buiagoiti auzoa), bidegurutzean bertan dago aparkatzeko lekua (150 m altu).