Ausa Gaztelu Zaldibiatik

ietxaburu-k sortua, 2013, abendua 17 - 19:07
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Erraza
ABIAPUNTUA Zaldibia
Eskema Zaldibia-Akapulko-Ausa Gaztelu-Pikueta-Akapulko-Zaldibia
Lotuta »Ausa Gaztelu (mendi) »Ausa Gaztelu Zaldibiatik (track)
Gora-behera920 m
Luzera14 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zaldibiatik Larraitzera doan errepidetik 3,700 km. aurrera jarraitu eta hantxe Bentaberri ondoan utziko dugu autoa. (180 m)
Hemendik hegoalderanzko norabidean, maldan gora abiatzen den GR35 ibilbidearen marra zuri-gorriak jarraituko ditugu. Ez dirudi jende asko ibiltzen denik bertatik. Zenbait ate eta hesi zeharkatu eta saltatu beharko ditugu. Halaxe Iparragirre baserri ondora iritsiko gara eta ondoren pista jarraituz, beste hamar bat minutuan, Olakosaroi parajean (Akapulko ere deitzen zaio) gaude (450 m). Hemen autoa aparkatzeko lekua dago eta agian merezi du bertaraino autoz etortzea, bidearen hasierako zatia pixka bat itsusi dago eta.
Pista aurrera jarraituz, hamar minutuan CAFen ur biltegietara iritsiko gara eta hemen hasiko da mendiko bidea, “Enirioko galtzada” (480 m).
Bide erosoa jarraituz, Gaitzolako iturri ondotik igaroko gara eta geroxeago “Aitzarte” igaro eta berehalaxe, marra zuri-gorriak utzi eta ezkerretara gorantz doazen marra zuri-horiak jarraituko ditugu. Hogeita bost bat minutu ondoren, “Errekonta lepotik, Larraitzera doazen marra zuri-horiak utzi eta ezkerretara gainean ditugun “Ausokoegi” bordetara igoko gara. Hemendik, ipar-ekialdera gainean dugun Ausa Gaztelura.
Errekonta lepora jaitsi (hego-ekialdera) eta norabidea mantenduz, alertzediaren aldamenetik gorantz, atakaka zeharkatu eta zigi-zaga pare batean, “Ausokoi”ra iritsiko , bertan borda zaharra zuloan haizearen babesean eta trikuharria. Orain, hesiaren ondotik hegoalderantz, pixkana beherantz, “Pikueta”ko parajera iritsiko gara eta bertan “Enirio”ko galtzadarekin elkartu.
Ipar-mendebalderantz jaisten hasiko gara (marra zuri-gorriak lagun) eta ordu laurden batean ipar/ipar-ekialderantz okertzen da bidea eta orain datoz, galtzadaren zatirik politenetakoak, beharbada. Bide polit eta erosoa jarraituz, ordu erdian, lehen goranzkoan etorri garen bidearekin topo egingo dugu eta bertatik autoraino.