GR 123 - 3. etapa: Laida - Ispaster

Enviado por Jose el 2013, Noviembre 2 - 08:18.
Tipo de itinerario Ibilbide luze bateko etapa
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Ea, Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster
ABIAPUNTUA Laida
Esquema Laidako kanpina – Atxarre – Atxurkulu – Ogoñoko talaia – Natxitua – Ea – Bedarona – Ispaster
Relacionados »Atxarre (mendi) »Ogoño / Atxurkulu (mendi) »GR 123 - 3. etapa: Laida - Ispaster (ibilbide)
Gora-behera890 m
Luzera23.6 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

GR 123 - 3. etapa: Laida - Ispaster
Elantxobe ingurutik itsasertzaren ikuspegia

GR 123 Bizkaiko Biraren 3. etapa Laidatik Ispasterrera bitartean luzatzen da, eta bi zati oso ezberdin ditu. Lehenengoa menditarra da, Atxarre eta Atxurkulu tontorretara igotzen delarik. Bigarrenean aldiz errepidea da nagusi. Hori dela eta, nahiko etapa xamurra da.

Laidako kanpinaren sarreratik abiatzen da ibilbidea, artadian gora, Urdaibai osoaren ikuspegi paregabea duen Atxarreko tontorrera iritsi arte. Ondoren Elantxobera gerturatzen da, Ogoñoko haitz kaskoaren tontor altuena den Atxurkulura igotzeko. Kostaldearen ikuspegi ederra eskaintzen du tontor honek.

Ibarrangeluren gainaldetik igaro eta gero, errepidea jarraituz Natxitua zeharkatzen da, eta Eara jaisten da. Itsasadarraren eskuinaldetik itsasertzeraino joan ondoren, gurutze-bidea jarraituz Talako Amaren ermitara igotzen da. Ermitaren ezkerraldetik abiatzen den bidezidorretik gorantz jarraituz Bedarona auzunera igotzen da, eta berriz ere errepidean aurrera eginez, Ispasterren bukatzen da ibilaldia.

<-- 2. etapa: Bakio – Sukarrieta

4. etapa: Ispaster – Ondarroa -->

AdjuntoTamaño
GR_123_03_Laida_Ispaster.gpx184.64 KB
Imágenes

****

***

***

****

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

****

***

***

****

****

***

***

***

***