Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2015, Enero 6 - 13:31.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Latsa (Hernani)
Esquema Latsa - Agiñagako gaina - Azerilepo - Artegietako gaina - Lizarregi - Zuarkazu - Igoringo lepoa - Arritxieta - Akola - Latsa

"Usoko itzulia" izenarekin ikusi dut antzeko ibilibideren bat baina ez da harekin bat etorriko seguru aski erabat. Agiñagako gaina, Urdaburu eta Usoko bailara inguratzen duten tontorrak bilatzen ditu bide honek, eta baita Igoin-Akola aldeko trikuharriak. Leku askotan ikusi ditut marka zuri-hori, zuri-berde eta zuri-gorriak, baina ez diet jaramonik egin.

Enviado por Jose el 2015, Enero 6 - 11:07.
Categorías Aramaio, Atxondo, Legutio, Otxandio
ABIAPUNTUA Arrazola
Esquema Arrazola – Anboto – Zabalandi – Oleta – Otxandio – Esnauritzagana – Motxotegi – Ubide

GR 123 Bizkaiko Biraren aurreko etapan, jatorrizko ibilbidearekiko aldaketa bat egin genuen, eta hari jarraituz, 9. hau Urkiolatik beharrean Arrazolatik abiatzen da, Anboto kilometro bertikaletik igoz. Oleta eta Otxandio zeharkatu ondoren, Esnauritzagana eta Motxotegiko gailurrak zapaldu eta Ubiden amaitzen da.

Aurreko etapen aldean luze xamarra da, baina zailtasun nagusia Anbotoko igoera luze eta aldapatsua da, jakina. Horretaz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Nahi izanez gero, Anboto igotzea ekidin daiteke, Arrazolatik Zabalaundi lepora igoz, aurreko etapan jaitsitako bidetik.

Enviado por Jose el 2014, Diciembre 14 - 09:43.
Categorías Aramaio, Arrasate, Atxondo, Elorrio
ABIAPUNTUA Kanpazar
Esquema Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.

Enviado por inaxio el 2014, Noviembre 30 - 09:55.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lezo
Esquema Lezo - Lehenengo dorrea - Mitxintxola - Pasaiako badiako sarrera - Donibane - Lezo

Lezoko Kultur Etxearen ingurutik abiatu eta aldapari ekiten dio berehala ibilbideak, lezoar askok Jaizkibelera igotzeko urteetan zehar sakondutako arrastoan gora. Beste hainbat bidezidor gurutzatuko ditugu bidean, arreta jarri beharra dago bidegurutzeetan. Bizkarrera iristean Mendebaldera jo behar dugu, lehenego dorrearekin topo egin arte. Handik errepidera jaitsi eta beste aldean jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu, Talaia bidearen markak jarraituz, Mitxintxola izeneko muinoaren oinera heldu arte.

Enviado por Jose el 2014, Noviembre 9 - 12:17.
Categorías Bizkaia, Errigoiti
ABIAPUNTUA Madalen auzoa
Esquema Madalen – Maiaga
Enviado por inaxio el 2014, Noviembre 4 - 22:44.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Durruma (San Román)
Esquema Durruma - Atau mt. - Surbe - Mirutegi - Ballo - Bikuña mt. - Durruma
Enviado por ietxaburu el 2014, Noviembre 1 - 23:05.
ABIAPUNTUA Aldude
Esquema Aldude - Urepel - Lindus - Urepel

Igoera eta jaitsiera leku desberdinetatik egin nahian, autoa Alduden (370 m.) utzita, mapan errekaren ezker aldetik markatzen duen pistatik Urepeleraino joan nahi nuen. Baina laster etxalde batean bukatu zen eta errepidera atera behar izan nuen. Beraz errepidea jarraitu Urepeleraino eta han jarraitu aurrera erreka nagusiaren eskuinetik (bera eskuinean dugula).

Enviado por inaxio el 2014, Octubre 21 - 19:57.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil
Esquema Uharte-Arakil - Beriain - Ihurbain - Unanu aldeko jaitsiera - Artzainen bidea - Uharte-Arakil

Ibilbidea Uharte-Arakilgo Itsasi auzoan hasi eta Kilometro bertikalaren arrastoa jarraitzen du lehenengo kilometroetan. Arrastoa nabarmena da. Hasieran ariztian barrena doa, aldapa handirik gabe, baina pagadira heldu orduko aldapa asko handitzen da eta ez du arnasa berritzeko betarik ematen gain aldera heldu arte. Kilometro bertikalaren bidea eta guk jarraitzen duguna lehenago bereizten dira: aldapa zakar batean gora egiten du kilometroarenak eta gureak aldapa leunagoak bilatzen ditu zeharbideak baliatu eta Ekialera joz.

Enviado por inaxio el 2014, Octubre 11 - 09:19.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Biriatu
Esquema Biriatu - GR10 - Xoldoko gaina - Osingo lepoa - Manddale - Ibardin - Urtegia - Kalbarioa - Biriatu

Biriatuko sarrerako aparkalekutik abiatzen da ibilbidea, elizaren aldamenetik pasa eta errepidera jaitsita GR10 ibilbideari jarraitzen dio aldapari ekiteko. Ezker eta eskubi aldetik bereizten diren bideak bazterrean utziz gora egiten duen bide arrastoa jarraituko dugu, mendiaren harrizko gandorrera heldu arte. Norabide-mahai bat topatuko dugu bertan. Haren aldameneko pistatik jarraitu eta iratze artean gora egiten duen arrastoa bilatu behar dugu, 100 bat metro aurrerago. Handik gora arrastoari jarraitzea aski dugu Xoldoko gainera heltzeko. Harriz egindako txartelontzi bat dago bertan.

Enviado por inaxio el 2014, Octubre 5 - 18:10.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Ibarrola (Irun)
Esquema Ibarrola - Burutaran - Belbio - Aitzondo - Irugurutzeta - Enbido - Meazuri - Sarjiñola - Gorostardiko bidegurutzea - Erlaitz - Pagogaña - GR11 - San Martzial - Aldabe - Ibarrola

Lehenengo eta behin, GPS arrastoa ez da nirea, hemen duzue jatorria. Nik ibilbidea arrasto hori jarraituz egin nuen, aldaketa txiki batzuekin, baina nire GPSak huts asko egin zituen Aitzondoko errekaren inguruetan eta nahasgarri gerta daitekeenez, jatorrizkoa aipatu dut hemen. Nirea ikusi nahi izanez gero, hemen ikus dezakezue.