Amorebietatik Durangora Aramotz zeharkatuz

Submitted by ietxaburu on 2013, Diciembre 19 - 20:51.
Tipo de itinerario Ibilbide luzea, ez da abiapuntuan amaitzen.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA amorebieta-etxano
Esquema Amorebieta-Belatxikieta-Leungane-Durango
Relacionados »Leungana (mendi) »Mugarra (mendi) »Belatxikieta (mendi) »Amorebietatik Durangora Aramotz zeharkatuz (track)
Gora-behera1680 m
Luzera23 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Amorebieta-Etxanoko eliza ondoan aparkatu eta trenbidearen gaineko zubitik, hegoalderantz joko dugu eta pista batetik gorantz abiatuko gara. Bidea, beti zabala, marra hori batzuekin seinalatua dago. Aramotzeko tontorretara hurbiltzean, pistak ekialderantz hartzen du eta jaisten hasten da. Hor pista utzi eta bide zidor bat jarraituko dugu bertan ikusten den Belatxikietara (663 m).
Orain bide zidor bat jarraituz, Belatxikietaren hego aldean dagoen “Galdara” izeneko sakonunea ekialdetik inguratuko dugu eta ekialderantz, “Kanoeta” eta “Ortemondo” tontorren arteko lepotxotik jarraituko. Beste sakonune batera iritsiko gara eta beste bide bat ipar aldetik datorrela ikusiko dugu. Sakonune hau hego-ekialderantz zeharkatu eta eta ekialderantz beste lepotxo batera igoko gara, “Gaingorrotz” ondotik. Berriro beste sakonune bat. Oraingoan ezkerretik ingurantzen hasi, baina bost minutu ondoren, hego alderantz jarraituko dugu kilometro bat inguru. Orain hego-ekialderantz igotzen hasiko gara (“Pagofin” inguruan) eta norabide bereko kilometro inguruko bailaratxo batetik ondoren jarraitu. Honen bukaeran, “Leungane” eta “Artatxagan” tontorrek osatzen duten mendi zabalaren aurrean gaude. Bietatik garaiena (“Leungane”) hegoaldera gelditzen delarik. Bertara zigi-zaga ia ordu erdi beharko dugu.
Orain ipar-ekialderantz, “Artatxaganen ezkerretik, “Mugarriko landa”ra jaitxiko gara. “Mugarra”ra bere mendebaldetik igoko gara .
Berriro Mugarrriko landan, iparraldean dugun menditartetik beherantz, 150 m. beherago dagoen pista zabal bateraino. Pistak iparralderantz jotzen du buelta handi bat emateko, baina guk ekialdera jarraituko dugu bide zidor batetik. Berriro “Santa Luzia”n bat egingo dugu pistarekin eta bertatik Durangoraino jaitsiko.
Hemen, ordu erdiro dagoen trenez baliatuko gara Amorebietara itzultzeko

Notes:

Inguru kaotikoa. Orientatzen jakin behar da. Mapa on bat eta brujula, beharrezkoak deritzot eta GPS izenez gero, hobe