Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by Jose on 2007, Agosto 13 - 20:09.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil
Esquema Uharte-Arakil - Uharte-Arakileko portua - Beriain

Lehenengo begiratuan ezinezkoa dirudien arren, Beriainen iparraldeko amildegi ikusgarriak gainditzea ez da batere zaila. Uharte-Arakiletik abiatzen den bide bat amildegia hain malkartsua ez den tarte batetaz baliatzen da mendi-gaineko larreetara pasabidea aurkitzeko. Malda handia da, baina ez dago bestelako zailtasunik. Oso erabilia denez mendizaleen oinek bide garbia ireki dute, eta erreza da bide zuzena jarraitzea.

Submitted by Jose on 2007, Agosto 4 - 23:00.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Azkoitia
Esquema Azkoitia - Aitza - Kakueta - Izkiturri - Zamaleku - Erlo - Xoxote - Xoxoteko aterpea - Inazio Donearen irudia - elurzuloa - Nahargun - Goiko Saletxe baserria - Azkoitia

Ibilaldi hau Azkoititik Izarraitzera igotzen da nahiko zuzena den bide batetatik, eta mendikateko tontor aipagarrienak diren Kakueta, Erlo eta Xoxotetik igaro ondoren mendikatea hegoaldetik inguratuz Azkoitira itzultzen da.

Submitted by Jose on 2007, Julio 9 - 19:57.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Altzo
Esquema Altzo Muino - Arteota - Pagoaundiko tumulua - Laparmendi - Otsabio - Altzo Muino

Ibilaldi zirkular honek, Altzotik abiatuta Otsabio eta Laparmendik osatzen duten mendikate txikiaren hego-mendebaldeko magaleko basoa zeharkatzen du gora-behera gutxirekin, ondoren mendi-bizkarrera igo eta gandorretik itzultzeko, aipatutako tontorretatik igarota. Gandorretik ibiltzea nahiko deserosoa da zati askotan, haitz biziz osatuta dagoelako, eta luze egiten da, baina oso polita da.

Submitted by ietxaburu on 2007, Junio 26 - 17:29.
Categorías Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Logibar (Holtzarteko parkina)
Esquema Logibar-Larrañe-Erroimendi-Alupiña-Orhi-Erroimendi-Holtzarte-Logibar

Logibarretik abiatuko gara. (Holtzarteko arroilaren sarrera). Bertan, parkina badago eta kotxea uzteko arazorik ez dago.

Errepidea jarraituko dugu Larraine herriraino. Herriaren sarreran, kamino nagusia eskuinetara utzita, ezkerretik beste herriko kale bat dago. Hemendik segi eta berehalaxe, ezkerretara, etxe baten ondotik, mendian gora bide bat hasten da. Ez dago inolako kartelik, baina bi edo hiru minutu ibili ondoren, Erroimendira doala seinalatua dago.

Submitted by ietxaburu on 2007, Junio 2 - 20:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Areso
Esquema Areso, Guratz, Gorriti, Ulizar, Areso

Areso herriaren sarreran, ezkerretara (ekialdera) bide bat hasten da Autopista alderantz . Hamar minutu baino lehen, Autopistaren azpitik igarotzen da eta berehalaxe, pista utzi eta ezkerretara doan bidea hartu behar da. Bide hau lepo batera doa eta hara iritsi baino lehen, pagadia nagusitzen hasten da. Hemendik aurrera, eta Guratzera iritsi arte, ia dena pagaditik izango da. Lepotik (676 m), biderik gabe, hegoaldera dagoen tontorreraino (842 m). Tontor hau eta hurrengo biak ere, pagadia izan arren, harritsuak dira.

Submitted by ietxaburu on 2007, Junio 2 - 20:26.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Germieta (Baigorritik 2,5 kilometrora)
Esquema Germieta, Oilarandoi, Adartza. Munhoa, Germieta

Baigorri herritik gertu dagoen Germieta herritxotik (212m.) abiatuko gara.

Submitted by Jose on 2007, Mayo 26 - 15:59.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Arrazola
Esquema Arrazola - Anboto Sakona - Mariren koba - Anboto - Zabalaundi - Arrazola

Anbotok Arrazola aldera Euskal Herriko hormarik garaiena omen du: 1100 m. Bide ezberdinak daude tontorrera iristeko. Jarraian azaltzen dena zuzenenetako bat da. Tontorretik iparraldera amiltzen den Anboto Sakona izeneko bailara aldapatsuaz baliatzen da tontorrera gerturatzeko, eta ondoren ipar-ekialdeko aurpegira pasatzen da azkeneko metroak bertatik egiteko. Tontorrera igotzeaz gain, ibilbide honek Mariren koba bisitatzeko aukera eskaintzen du, ibilbidetik zertxobait desbideratuz gero.

Submitted by Jose on 2007, Mayo 21 - 00:27.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Utzi mendatea
Esquema Uitzi mendatea - Oringo iturria - Launtzeko lepoa - Ireber

Uitzi mendatea Ireberrera igotzeko abiapuntu egokia da. Bide luze xamarra baina gora-behera txikikoa eskaintzen du. Ibilbidearen lehenengo zatian pagoz estalitako mendi-bizkar luzexka bat jarraituko dugu Ireberrera gerturatzeko, eta bigarren zatian basoa eta larreak tartekatuz Ireberreko kasko harritsua bilatuko dugu inguruko tontor apalagoen artean.

Submitted by inaxio on 2007, Mayo 13 - 10:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iriso
Esquema Iriso - Sanmigelbizkar - Iriso

Iriso herriaren goi aldetik (egiozue bisita eskubi aldean gelditzen den ermitari) abiatzen den pista zabala hartu behar dugu. inguruko soroetara jotzen duten adarrak bazterrean utzita laster pasako gara abereentzako sortutako uharka baten aldamenetik.

Pista zabal horri jarraituko diogu puska batean. Gorago, bihurgune bat pasa eta 500 metro ingurura, eskubi aldetik bereizten den gurdibide nabarmen bat bilatu behar dugu. Orduan bide nagusia utzi eta hari jarraituko diogu beste 500 bat metrotan. Gurdibidearen arrastoari jarraituz tontorraren hegoaldean dagoen zabalgune batera helduko gara. Han tontorrerantz jo behar dugu, eta harripilaz markatuta dagoen arrastoa bilatu. Arreta jarri beharra dago, izan ere arrastoa nahiko arina da eta bidea oso bihurria, ezpel artean itota tarte askotan. Harripilak ikus daitezke han-hemenka (2007-5-12).

Submitted by Jose on 2007, Mayo 11 - 21:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugitik Artesiaga mendatera igotzen den errepidea
Esquema Baserdiko erreka - Otsaberri - Laztegi - Otarrabizkarra - Artsal - Okoro - Pilotasoro erreka - Baserdiko erreka

Ibilaldi honek Okororen hegoaldean dagoen Baserdiko bailara inguratzen du, hasieran Otsaberri eta Laztegi bezalako tontorretatik igaroz, inguruko garaienak diren Artsal eta Okorora igo aurretik. Mendizale asko ibiltzen ezten bidea da, baina xarma handikoa, ibilaldiaren zatirik handienean pagadi ederrak izango baititugu bidelagun.