Adartza Germieta herritxotik

Submitted by ietxaburu on 2007, Junio 2 - 20:26.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Iparraldea
ABIAPUNTUA Germieta (Baigorritik 2,5 kilometrora)
Esquema Germieta, Oilarandoi, Adartza. Munhoa, Germieta
Relacionados »Adartza (mendi) »Munhoa (mendi) »Oilarandoi (mendi) »Adartza, Germieta herritxotik (track)
Gora-behera1700 m
Luzera21 Km
Iraupena8:00 - 10:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Baigorri herritik gertu dagoen Germieta herritxotik (212m.) abiatuko gara.
Gure lehengo helburua, “Oilarandoi” izeneko mendia (944m.)izango da. Horretarako, herriaren goialdetik, hego-mendebalderantz ateratzen den bidetxoa jarraitu dugu. Zuhaitzpetik eta belardien aldamenetik gorantz, zenbait baserritara joateko egindako kamiora aterako gara (482 m.). Kamioa eskuinetara 800 bat metro jarraituz, bide gurutze batera iritsiko ginateke, baina hori egin beharrean, 150 m. aurrera egin eta kamioa utzita, ezkerretara, borda baten ondotik belarditik gora zuzen hegoalderantz eta 130 m. gorago, lehen aipatutako bidera aterako gara (630 m.). Bide hori, ekialderantz doa. Bi edo hiru minutu geroago, bide hori utziko dugu, eta hego-mendebalderantz gorantz doan bide zidorra hartuko dugu eta tontorreraino iritsiko gara (2 ordu). Hemen kapilatxoa dago.
Adartza 4,5 km. hegoaldera dago. Bertara joateko, “Ahartza” lepora (734 m.) jaitsi behar dugu. Km. bat hego aldera. Lepo honetan, GR-10ekin bat egin eta jarraituko dugu, hasieran hego-alderantz, baina ekialdera okertzen hasten denean (Ahartza lepotik 25/30 minutu), GR-10 utzi eta hego alderantz joango gara, “Munhoa”tik datorren pistarekin elkartzeko
Urdiako lepoan (925 m.) (Ahartza lepotik 45 minutu), pista utziko dugu eta mendiaren bizkarretik Adartza tontorreaino (3 ordu), (1250 m.).
Itzultzeko, Urdiako lepoan berriro pista hartuko dugu, eta berau jarraituz, “Munhoa” tontorreraino. (1021 m, ordu eta hamar minutu Adartzatik)
Munhoatik Garmietara jaisteko, bide garbirik ez dago (edo ez nuen aurkitu behintzat). Azaroko azken egun laburrean, ilunak harrapatzeko beldurrez, biderik gabe, ipar-mendebalderantz hasi nintzen “hartzainharria” deritzon ingurura (950 m). Gero hego-mendebalderantz (790 m.) eta gero iparralderantz, abereak ibiliaz egiten dituzten bide zidorretatik, zenbait lekutan nahiko malda handi eta inguru zatarretik, baina inolako arazorik gabe. 500 metroko garaieratik behera, bidea hobetuz joan zen eta horrela Germieta herrira iritsi arte.