Guratz, Aresoko bailara inguratuz

Enviado por ietxaburu el 2007, Junio 2 - 20:51.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Areso
Esquema Areso, Guratz, Gorriti, Ulizar, Areso
Relacionados »Guratz (mendi) »Ulizar (mendi) »Guratz, Aresoko bailara inguratuz (track)
Gora-behera970 m
Luzera16 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Areso herriaren sarreran, ezkerretara (ekialdera) bide bat hasten da Autopista alderantz . Hamar minutu baino lehen, Autopistaren azpitik igarotzen da eta berehalaxe, pista utzi eta ezkerretara doan bidea hartu behar da. Bide hau lepo batera doa eta hara iritsi baino lehen, pagadia nagusitzen hasten da. Hemendik aurrera, eta Guratzera iritsi arte, ia dena pagaditik izango da. Lepotik (676 m), biderik gabe, hegoaldera dagoen tontorreraino (842 m). Tontor hau eta hurrengo biak ere, pagadia izan arren, harritsuak dira. Guratz, bi kilometro hegoaldera dago, baina aurretik beste bi tontor igaro behar dira. Lehenengoa, hego-ekialdera, eta bigarrena hegoaldera. Hiru tontortxo hauek, garaiera berdintsukoak, oso jarraian daude, eta lehenengotik hirugarrenera, 20 minutuan egiten da. Orain, hego aldera, kilometro erdira eta 90 m. beherago dagoen “Axuste” lepora joango gara eta handik, beste kilometroa hegoalderantz eta Gurantz tontorreraino (mapetan 956 m). Hemen, aurrealdera, basorik gabe, ikuspegi zabala izango dugu: besteak beste, Gorritiko mendiak aurre aurrean, eta urrunago Aralar. Jaisteko, hego-mendebalderantz eta berriro basoan sartuko gara. Bidearen eskuin aldean, alanbrezko hesi bat izango dugu. Kilometro erdi pasatxo eginda, (zazpi bat minutu), bidea utzi eta hesiaren beste aldera igaro behar da (arrasto gorri batzuk daude) eta mendebaldera hasten den bidea jarraitu. Bide honek, Gorritiraino eramaten du. Hala ere, gu ez gara herrira bertara joango, autopistaren tunelaren gainetik igaro baizik (705 m). (Pagozelaiko ingurua). Hemen, ipar-mendebaldera doan bizkarra jarraituko dugu. Bizkar hau aurrerago bitan banatzen da. Beso bat mendebaldera, “Urkita” mendirantz eta bestea iparraldera, “Ulizar” aldera, gure hurrengo tontorra. Hasieran ehiztari txabola batzuk ikusiko ditugu. Tunelaren gainetik igaro eta hogei bat minutura (eta 80 bat metro igota), eskuinetara, beste bidea ateratzen da. Hauxe hartuko dugu. Gutxi gora bera ipar aldera, eta gero, pista zabala bihurtuz, jaisten hasiko da hurrengo leporaino (663 m). Ipar-ekialderantz gorantz doan pistatik, sei bat minutura, pista zabala utzi, eta ezkerretara (marra gorri-zuriz seinalatua) hartuko dugu. Esan behar da, Ulizar mendiak, bi tontor dauzkala, garaiera berdintsukoak. Baina garaiena, ipar alderen dagoena da, beraz bertara joko dugu. Aipatutako bideak, bi tontorren artean dagoen lepora eramango gaitu eta handik beste bost minutu eta goian gaude (867 m). Aresora jaisteko, hasieran ipar-ekialderantz eta gero ekialderantz doan pista jarraitu, eta inolako arazorik gabe, herriraino eramango gaitu, txangoa bukatuz.