Gipuzkoa

Otsaarteko trikuharria

Trikuharria. Tumulu obalatua 9,50 m. diametrokoa I-H eta 12 m. E-M eta 0,70 m.tako altuera erdian. Industzaileek ziotenez, 1960ean: Ganbara, asko okertutako bi harlosaz eta tumuluan etzandako beste biz osatua dago. Norabidea EHE-MIM.
Gaur egun 2 m. zabalerako zanga formako zulogune bat du erdialdean EHErantz dena. Bertan, HMan, barne-kaldera okertutako harlosa bat dago (1,60x0,90x0,40 m.), eta beste bat IErantz, ia lurretik irikitzen ez dena (0,88x 0,24 m). Tumulu gainean beste harlosa batzuen zatiak daude. Bertako hareharriak.

...

Tumulua 7,50 m. diametrokoa eta 0,60 m. altuerakoa bere HEko arkuan. Krater errektangularrean, 1,60x1x0,90 m. sakonerakoa, ganbara-harlosa batzu susmatzen dira, 1,60x0,90x0,30 m.tako bat, hareharrizkoa, I-H norabidean nabarmentzen delarik. Hareharrizko tumulua eta bertako kareharriak.

2

Tumulua 6,20 m. diametrokoa I-H eta 7,10 m. E-M, eta 0,60 m.tako altuera. Erdiko kraterra 2,60 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa da. Bertako basaltoak.

Malla

Tumulu zirkular nahasia, 11 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Erdiko kraterrak, 2,50 m. diametro eta 0,30 m. sakonerakoa, ez du ganbara harlauzarik. Bertako kareharriak.

2009-7-25ean ateratako argazkia

Tumulua 7 m. diametrokoa I-H eta 8,70 m. E-M, eta 0,40 eta 0,50 m. tarteko altuerakoa. Erdigunean zulogune bat du Hegoalderantz zabaltzen dena, tumuluaren ertzeraino iritsi arte. Bertako basaltoak.

Zorrotzarri zutarria eta Peruaitz

Aurkitu zenean (1919an):Hareharrizko harkoskoa, etzanda eta lurrean sartua, 2,10 m. luzerakoa, 0,54 m. zabalerakoa eta 0,60 m.ko lodiera zuen agerian eta I-H norabidean.
Gaur egun: Ebakidura errektangularreko monolito-zatia, zutik, 0,60 m. zabalerokoa eta 0,25 m. lodierakoa. Bere altuera lur gainean 1,35 m.takoa da. Beste zatia Perusaroiko mendi-aterpearen eraikuntzan erabilia izan zen. Inguruko hareharria.

Túmulo Pagola  (Diciembre 2015) Destruido

Tumulua, itxurabagetua eta jeitsia, gutxi gora-behera 7,50 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa. Bertako basaltoak. Bideska batek zeharkatzen du eta ibilgailuen kurpilarrastoek piska bat hondatu dute.

No photo
Irumugarrieta tumuloa 3

Tumulu ia zirkularra 22 m. diametrokoa I-H eta 24 m. E-M. Bere altuera iparraldeko arkuan 2,40 m.koa da eta hegoaldekoan 1,50 m.koa. Erdialdean zulo asko daude, eta dirudienez ehiza postuetarako aprobetxatua izan delako da. Bertako hareharriak.

...

Trikuharria. Tumulua eta ganbara nahasiak. Tumuluak 13 m.tako diametroa du eta 0,25 m.tako altuera. Hondarren tartean, erdian harlosa bat zutik, 0,50x0,35x0,15 m.koa, agertzen da. Bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak.