Gipuzkoa

Kalparmuño trikuharria (2018)

Trikuharri labur irekia. Tumulua 15,70 m. diametrokoa I-H eta 11 m. E-M, bajua eta itxuragabetua, bertako inguruarekin nahasten delarik. Ganbara, IMtik irekia, 4 harlosek eratzen duten esparru errektangular bat da. Ganbara-harlauzak kareharrizkoak; tumulua bertako kareharri eta hareharrizkoa.

Alabitarte tumuloa 3

Tumulua 9,50 m. diametrokoa IE-HM eta 7 m. HE-IM, eta 1 m.tako altuerakoa. Tumuluko mendebaldeko sekto-rea bide batez moztua dago. Bertako hareharriak eta kareharriak.

6

Trikuharria, ziur aski, laburra. Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa eta 0,60 m. altuerakoa. Erdiko kraterrean, 2,50x1,50 m. diametrokoa eta 0,35 m. sakonerakoa, 1918an, bi ganbara-harlosa zeuden, gaur egun desagertuak. Ekialdeko arkua partzialki moztua dago pista bategatik. Hortik ateratako lurrak tumulu gainean eta honetatik 4 m.ra daude pilatuta. Bertako hareharriak.

1

Tumulu zirkularra 15 m. diametrokoa eta Ekialdeko 1,20 m. eta Mendebaldeko 1,10 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterra 2,50 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa da. Mendi-pista batek bere ekialdeko arkua moztu dio I-H norabidean. Bertako hareharriak.

...

Tumulua 7,50 m. diametrokoa IE-HM eta 6 m. HE-IM. Altuera, bere erdian, 0,50 m.takoa da. Bertako kareharriak.

No photo

J. M. APELLANIZek (1973a) dionez: «Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa eta 0,30 m.tako altuera bere erdian. Erdiko kraterrak ez du harlosarik. Historiaurreko ezaugarri zehazgaitzak. Bertako hareharriak».

Tokia hiru aldiz bisitatu ondoren ez da aurkitu Galbarrain eta Troke tartean monumentu megalitoren zantzurik, eta J. San MARTINen deskripzioan aipatzen den bidea ere ez da zehazterik izan bertan baso-ustiakuntzarako pista asko ireki direlako. Gerta liteke desagertuta egotea.

Linatza tumulua

Tumulua, 7,50 m. diametrokoa eta 0,70 m. altuerakoa. Erdiko kraterrak 2 m.tako diametroa eta 0,50 m. sakonera ditu. Bertako kareharriak.

Pagobakoitza trikuharria (2018)
...

Tumulu zirkularra 8,50 m. diametrokoa eta 0,80 eta 0,50 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterra 3,50x2 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa. Indusketan zehar, erdialdean, bertako zoru harkaiztsuan zulatutako hobi bat agertu zen. Bertako basaltoak.

Artaso trikuharria

Trikuharria. Tumulu zirkularra 12,50 m. diametrokoa eta 1,40 m. altuerakoa bere iparraldeko arkuan. Hegoaldekoa oso jeitsia. Erdiko kraterra, 4x5 m. diametrokoa eta 0,70 m. sakonerakoa, Hegoalderantz zabaltzen da 2,50 m.tako zabalerarekin, tumuluaren muturreraino. Bere barnean, IMan, 0,80x0,40x0,20 m.tako harlosa bat dago zutik. Bertako hareharriak.