Gipuzkoa

9

Tumulua 8,50 m. diametrokoa eta 0,10 eta 1,80 m. tarteko altuerakoa, diferentzia lur-zoruari zor zaiolariak. Tumulua izan zenaren arabera (zati bat moztua du) ganbara deszentratua dago Hegorantz. Hau hiru harlosaz eratua dago, bi albokoak, ia lurrean agertzen ez direnak, eta bat isturakoa IEan, kanporantz okertua. Aurkikuntzaren momentuan, estalkia izan zitekena, gaur egun desagertua, ganbaratik 5 m.tara zegoen, IMrantz eta harrimeta ertzean, bi zatitan hautsita (1,40x1,30x0,45 eta 0,80x0,75x0,35 m.takoak bata eta bestea). Norabidea 30ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Dólmen Aitzpuruko Zabala     (Abril  2015)

Trikuharri laburra?. Tumulu zirkularra 13 m. diametrokoa eta 1,15 eta 0,40 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterra 3,50 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1921ean ganbarak 3 harlosa kontserbatzen zituen E-Mko norabidean, esparru errektangular bat gogora araziz. Gaur egun kraterraren hegoaldean azaleratzen den, harlosa bat 1x0,30x0,30 m.takoa, ikus daiteke. Bertako basaltoak.

Túmulo Naasiko Goena   (Abril   2015)

Tumulu zirkularra 9 m. diametrokoa eta 1,50 m.tako altuerakoa. Zanga batek, 7,50 m. luzera, 2 m. zabalera eta 0,80 m. sakonerakoak, zeharkatzen du iparraldeko arkuaren erditik hegoaldeko muturreraino. Bertako basaltoak.

...

Trikuharria. Industzaileek ziotenez, 1922an: Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa, bere erdian EIE-MHMko norabidean (1,48x1,49x0,24 m.) harlosa bat duelarik eta beste bi, bata Iparraldean eta bestea Hegoaldean.
Gaur egun: Tumulua ia desagerturik dago. Erdiko kraterrak harlosa bat du zutik eta beste bi etzanda. Kraterraren erditik 1 m. Ekialdera lurrean sartutako 3 harlosa daude, paraleloan beraien artean, 0,15 m. irtetzen direnak, eta, agian, sarbidetxo bat antolatzen zutenak. Bertako hareharriak.

Aballarriko trikuharria

Trikuharria. Tumulua 8 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa, oso zabartua. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,20 m. sakonerakoa, bi harlauza etzanak daude. Hegoaldeko sektorean, tumulu gainean, beste harlosa bat dago eroria. Bertako hareharriak.

Errenga harrespilak 14

Zortzi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. Diametroa 5 m.takoa da I-H eta 6,50 m. E-Mra. Agerian dauden 23 lekukok osatzen dute, 0,37 eta 0,30 m. altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespila. Diametroa 6,50 m.takoa da I-H eta 7 m. E-Mra. Agerian dauden 40 lekukok osatzen dute, 0,90 eta 0,10 m. tarteko altuerako 15 azpimarragarriak direlarik
3.- Harrespil tumularra. 8 m. diametrokoa eta 0,25 m. altuerakoa. Agerian dauden 40 lekukok osatzen dute, 1,15 eta 0,10 m. tarteko 22 azpimarragarriak direlarik.

Arritxulangaña edo Irumugarrietako mairubaratzetako bat

Hamar harrespil eta bi tumulu dituen multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M. Agerian dauden 25 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik hamabost 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
3.- Tumulua. 2 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa.
4.- Tumulua. 3,50x3 m. diametrokoa eta 0,15 m. al-tuerakoa.

Cista Atxurbi   03-2013

Zista. 6 m. diametroko tumulua, 0,30 m. altuera duena. Egituraren erdialdean, 8 harlauzako ganbara laukizuzen itxi bat osatzen duena. Ganbararen luzera metro 1 eta zabalera 0,50 m. I-H zuzenbidearekin. Bertako hareharriak.

...

Trikuharri luzea? Igargu-hilobia?. Tumulu oso jeitsia eta itxuragabetua, 10,50 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3,60 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1919an oraindik 6 harlosa kontserbatzen ziren, batez ere Iparraldeko alboan, oinaldea harkoskoz kaltzatua zutelarik. Hauei esker esparru errektangular luzeka bat susmatzen da, E-M norabidekoa. Gaur egun, soilik zutik dauden hiru, iparraldeko kuadrantean, E-M lerrokatuak, beste harkosko eta harlauza batzuen artean, kontserbatzen dira. Bertako hareharriak.
Ekialdeko kuadrantean Urdiain eta Ataungo muga dago.

...

Trikuharri luze irekia?. Tumulu zirkularra 15 m. diametrokoa eta 1,60 m. altuerakoa. Industzaileek ziotenez, 1919an: Ganbara zutik zeuden 6 harlosaz, batzu mugituak, eta bere ekialdean dagoen estalki zati batez eratua zegoen. Ekialderantz irekia.
Gaur egun: Zeharo desegina, ez du ganbara-harlosarik. Erdian krater haundi bat du, 2,50 m. diametro eta 0,85 m. sakonerakoa, 2 m.tako zanga erara zabaltzen dena tumuluaren ekialdeko muturreraino. Kraterraren erdian Ataun-Bakaikoa-Iturmendi udalen mugarria ikus daiteke. Bertako hareharriak.