Gipuzkoa

ONDDI

Harlosa ugariz eratutako zista, formaz esparru trapezoidal bat dena, 1,20 m. luzerakoa eta 0,40 m. eta 0,32 m. tarteko zabalerakoa. Zorua harlosa batez estalia dago. Bere ardatz nagusiaren norabidea I-Hkoa da. Bere perimetroa, hegoekialdeko arku-zatian ezik, harlosa zutikozko eraztun obalatuz, eta ia lur gainean altxatzen ez den tu-mulutxo batez inguraturik dago.
Kronologia: Zista barnean: 400 ± 80 urte B.P.

...

Tumulu zirkularra 6 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa bere erdian. Bertako kareharriak.

2

Tumulua 10,40 m. diametrokoa I-H eta 13 m. E-M, eta 1 m.tako altuera. Erdiko kraterra 4x2,50 m. eta 0,50 m. sakonerakoa da. Bertako hareharriak. IEko sektorean, tumulu gainean, mugarri bat dago, dirudienez Gatzaga eta Ganboa (Araba) arteko aintzinako muga bat.

3

Tumulua 11 m. diametrokoa I-H eta 12,50 m. E-M, eta 0,90 m.tako altuera. Erdiko kraterra 5 m. diametrokoa eta 0,70 m.tako sakonerakoa da. Bertako hareharriak.

Mugarriluze zutarria

Harlosa formako zutik dagoen monolitoa, piska bat okertua HErantz. Bere altuera lurzoru gainean 2,13 m.koa da. Bere zabalera oinaldeko 1,65 m. eta goi-muturreko 1 m. tartean dabil eta lodiera 0,20 eta 0,27 m. tartean. Ardatz nagusiaren norabidea: IE-HM. Bere oinaldean lurrean kaltzatzeko erabilitako harriak ikusten dira. Bertako hare-harria.

No photo

Tumulu zirkularra 9 m. diametrokoa eta 0,25 eta 1 m. tarteko altuerakoa, tokiaren arabera. Harlosa aztarnik ez dago. Hareharriak. Bere aintzinatasun prehistorikoa zehaztea zaila da.

Túmulo Urtao  (Febrero 2014)

Tumulua, 16 m. diametrokoa eta 1,50 m. altuerakoa. Erdiko kraterrak 4 m.tako diametroa eta 0,30 m.tako sakonera ditu. Kanpokaldean zulogune kontzentriko bat du, 2 m. zabalerakoa eta 0,30 m. sakonerakoa. Bertako kare-harriak.

13

Tumuloa. Zelai lau batean kokatua, larre eremuan, zuhaitz gabeko inguruan.
13 metroko diametroa du, garaiera gehiena 0,50 metroko da.
5 metroko sakonune bat du erdian, baina badaiteke lehen handiagoa izatea, 0,15 metroko sakonera.
Ez dago ganbara edo zista osatu zuten ahalezko harlauzen aztarnarik.

Gallerdi tumulua

Tumulua, 7,60 m. diametrokoa I-H eta 8 m. E-M. Bere altuera 1 eta 0,80 m. tartean dabil. Kontserbatzen den tumulu zatian zulogune bat dago, 2 m. diametrokoa eta 0,90 m. sakonerakoa, piska bat alboratua Ekialderantz. Bertako hareharria.

...

Tumulua, 14,50 m. diametrokoa eta 2 m. altuerakoa. Kraterra, kontserbatzen den tumulu zatian HErantz alboratua, 2x3 m. diametrokoa eta 1,30 m. sakonera da, bere ondoan etzandako harlosa bat 1x0,45x0,15 m. duelarik. Tumuluaren ekialdeko muturra aintzinako bide batek mozten du. Bertako kareharriak.