Gipuzkoa

ARZABAL tumulua
2

6,50 metroko diametroa duen tumuloa, garaiera gehiena 1,10 metro. Lurrez eta tamaina txiki eta ertaineko kareharriz osatua. Lurzoruaren kareharri natural batzuen gainean egina dago inguruan nabarmentzeko, historiaurreko gizonak arrunt egin duen bezala mota honetako hileta monumentoekin.

2.010-eko zundaketaren ondoren ematen du diametroa 7 metrokoa dela I-H norabidean eta 9 metrokoa E-M norabidean eta 1,50 metroko garaiera arte hazi da.

...

Tumulua 6 m. diametrokoa I-H eta 8,70 m. E-M, 0,40 m.tako altuerarekin. Bertako basaltoak.

Túmulo Kutzebakaar   (Abril  2015)

Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,80 m.tako altuerakoa, oso nahasia. Erdiko kraterra 3 m. diametrokoa eta 0,95 m.tako sakonerakoa da. Indusketan zehar, erdialdean, bertako zoru harkaiztsuan landutako zulo bat, bere ardatz nagusia E-M norabidean duena, agertu zen. Bertako basaltoak.

2

Tumulua 10 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa, eta erdian kraterra. Bertako hareharriak.

...

Tumulua 8,30 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3 m. diametrokoa eta 0,30 m. sakonerakoa, Mendebalderantz zabaltzen da, harrimetaren ertzeraino. Bertako basaltoak.

Iruarrieta trikuharria 2

Trikuharria. Baso-pista bat irekitzerakoan arras nahastua eta hondatua. Honek tumulua mozten du 110ºtako norabidean eta egituraren erdiraino heltzen da, 9x7 m. diametroko krater bat sortuz. Hondarrak, gelditzen den harri-metan eta pista muturrean pilatuta daude. Gaur egun, tumuluak 30x15 m.tako diametroa eta 2,10 m.tako altuera ditu. Tumulu gainean, hegoaldeko sektorean, 1,20x0,75x0,15 m.tako harlosa bat dago. Hau, monumentua suntsitu aurretik ezagutu zutenek diotenez bere erdian zutik zegoen. Bertako basalto eta kareharri tupatsuak.

Urtapotolueta  I

Trikuharria. Tumulua, 8,50 m. diametrokoa eta 0,80 eta 0,60 m. tarteko altuerakoa. Mendebaldeko arkua bide batek mozten du. Erdiko kraterrean, 1 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa, bi harlosa daude, bata zutik (1,35x0,85x0,28 m.) eta bestea etzanda (1,20x0,70x0,25 m.). Tumulu gainean, IMko sektorean, beste bi harlosa daude etzanda. Bertako kareharriak.

3

Tumulua 7,50 m. diametrokoa eta 0,80 m. altuerakoa iparraldeko sektorean gainontzekoa ia lurzoruaren mailan dago. Erdiko kraterrak, 1,50x2 m. diametrokoa eta 0,30 m. sakonerakoa, bere zoruan harlosa etzan bat du, 0,90x0,50x0,10 m.koa. Bertako hareharriak.

Aitzgain tumulua

Tumulua 10 m. diametrokoa I-H eta 13 m. E-M, eta 1 eta 0,30 m. tarteko altuerakoa. Erdiko zulogunea, 1x0,60 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa, Ekialderantz zabaltzen da sarbide gisara. Tumulu gainean, HEko sektorean, gainontzekoetan baino neurriz haundigoak diren harriak daude. Bertako kareharriak.