Gipuzkoa

Akolako lepoa 2 trikuharria

Trikuharria. Tumulua oso jeitsia, ia desagertua. Ganbara eskuadran dauden bi harlosak eratzen dute, bata, haundiena (ziur asko albokoa), barrukaldera okertua. Norabidea 135ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Arreginea harrespila

7,50 m-ko diametroa eta 0,80 m-ko garaiera duen harrespil tumularra. Bloke ugariz osaturikoa, IM sektorea osatzen dutenak eta Ekialdean dagoen lekuko bakarra nabarmentzen dira. Barnealdean, zoruak estaltzen dituelarik, zenbail harkoskor azaleratzen dira. Bertako konglomeratuak.

Sagastietako Lepoa 1-eko trikuharria

Trikuharri labur irekia. Tumuluan, 11x13 m. diametro-koa eta 1,70 m.tako altuerakoa, indusketaren ondorioz gelditu zen zanga (2 m. zabalerakoa eta 5 m. luzerakoa, ganbaratik tumuluaren mendebaldeko muturreraino hedatzen dena) ikus daiteke. Ganbara 5 harlosaz antolatutako esparru triangeluar bat da, itxuragabetua eta garaien batean errektangularra izan zitekeena. Harlosa hauek 2,70x2x0,25 m.tako estalki-harlosa eusten dute. Norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Errepidetik ikusita

Zutik dagoen monolitoa, harlosa formakoa eta Ekialderantz okertua. 1,10 m. altuerakoa, eta 1,60 eta 0,90 m. tarteko zabalera du eta 0,30 eta 0,15 m. tarteko lodiera. Bere ardatz nagusiaren norabidea 165ºtakoa da. Inguruko hareharri triasiarrak.
Mendebaldeko aurpegiaren erdi- eta goi-aldean gurutz patada bat (30x35 cm.takoa) du.

Bere seinalearekin

Trikuharria. Tumulua 8 m. diametrokoa I-H eta 9 m. EM, 0,15 eta 0.70 m. tarteko altuerarekin. Kontserbatzen den tumulu zatian ganbara deszentratua dago Iparralderantz. Hau puskatuta dauden harlosa ugarik antolatzen duten esparru errektangular itxi bat, 2,20x0,80 m.takoa, da. Norabidea 110ºtakoa da. Bertako hareharriak.

...

Trikuharria. Tumulu nahasia eta jeitsia, 7 m. diametrokoa eta 0,45 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 2,15x1,90 m. diametrokoa eta 0,20 m. sakonerakoa da, bere mendebaldeko muturrean barnekalderantz okertutako harlosa bat azaltzen delarik. Bertako hareharriak.

Kamara

Trikuharri itxi laburra. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,50 eta 2,20 m. tarteko altuerakoa. Ganbara 4 harlosaz eratua dago, eta ekialdeko isturako besteek baino bajuagoa da, lehio modura. Bere norabidea 110ºtakoa da. Harlosatxo mehez harriztatutako zorua. Gaur egun, eskuadran dauden ganbarako bi harlosa kontserbatzen dira. Bertako hareharriak.

ELORRITAKO GAÑA harrespila

Harrespil tumularra 3,20 m. diametrokoa eta 0,30 eta 0,25 m. tarteko altuerakoa. Tumuluaren altuerako 14 lekukok osatzen dute. Bertako arbela.

11

Trikuharri labur itxia. Tumulua 10 m. diametrokoa eta 0,85 m. altuerakoa. Bere erdian, zabartuta, eta ganbara dagoen tokia, piska bat okertuta dauden 4 harlosek esparru errektangular bat osatzen dute. Indusketan zehar ikusi ahal izan zen ganbara-zorua bi euskarri gainean ezarritako harlosa batez eratua zegoela. Erdian eta bere azpian bertako zoruan zulatutako hobitxo bat ikusi ahal izan zen. Norabidea 55ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Txoritokieta zutarria

Zutik dagoen monolitoa. Harlosa forma du, lur gainean 1,95 m.tako altuera duelarik eta batezbesteko 0,95 m.tako zabalera eta 0,25 m.tako lodiera. Bere ardatz nagusiaren norabidea IM-HEkoa da. Inguruko hareharri triasiarrak.
Bere HMko aurpegiak beso bakoitzean 35 cm.tako gurutz bat du grabatua. HEko alboak 5 zm. diametroko «O» bat du grabatua. Gaur egun, Astigarraga eta Errenteriako udal-muga da.