Gipuzkoa

Dólmen Sabua (Marzo 2021)

Idorotzaileak ziotenez: Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa, ganbara-harlosarik gabekoa. Bortxatua eta nahastua. Bere aintzinatasun prehistorikoa zalantzazkoa da.
Bertan 0,20 m.tako ttonttortxoak daude. Gerta liteke hauetakoren bat BARANDIARANek monumentu prehistoriko gisara aipaturikoren bat izatea. Gaur egun ez dago zehazterik zeinetaz ari ziren.
Azken indusketen arabera Sabua tumulua izan daitekena aurkitu omen dute.

5

Tumulua, 20 m. diametrokoa eta 1,70 m. altuerakoa. Gaur egun, erdiko krater haundi bat du 12 m. diametrokoa eta 1,80 m. sakonerakoa. Bertako hareharriak.
Indusketan zehar ikusi ahal izan zenez, bere arkitektura erdi alderantz (zelaitua dena) okertuta eta bata bestearekin mihiztaturiko harlauza eraztun batek, ezarrita dauden ttonttorraren profila jarraituz, osatzen zuen. Multzo osoa harri txikiz estalia zegoen.

Túmulo Trekutz        Diciembre 2013

Tumulua 19,50 m. diametrokoa eta 1,75 m. altuerakoa. Erdian, krater erako zanga bat du, 15,50 m.tako luzerakoa, 10 m. zabalera eta 1,75 m.tako sakonera, iparraldeko arkuaren erditik tumuluaren hegoaldeko muturreraino iristen dena. Bertako basaltoak.
Bere barnekaldea erabat suntsitua dago, materialak ia tumulu gainean aurkitzen den mendi-aterpe baten eraikuntzarako erabiliak izan zirelako, eta baita ere beste horma baterako.

Irutontorreta Mendebaldea tumuloa (2017)

Tumulu zirkularra 14 m. diametrokoa. Erdiko kraterrak ez du ganbara-harlauzarik. Bertako hareharriak.

1

Tumulua 5,50 m. diametrokoa eta 0,55 eta 0,20 m. tarteko altuerakoa. Erdiko zanga, indusketaren ondoriozkoa, 2,40x1,80 m. diametrokoa eta 0,30 eta 0,60 m. sakonerakoa da. Bertako hareharriak.

Túmulo Keixetako Egiya Ipar   (Abril  2015)

Tumulua 11 m. diametrokoa E-M eta 9 m. I-H, 0,80 m.tako gehiengo altuerarekin. Kraterra, 4x2,50 m. diametrokoa eta 0,70 m.tako sakonerakoa, gaur egun kontserbatzen den tumulu zatian, Iparralderantz deszentratua dago. Bertako basaltoak.

3

Tumulua, 7 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa mendebaldeko arkuan; ekialdeko arkuan 0,35 m.tara jeitsia dago (agian inguruko baserrian harria aprobetxatu zelako). Bertako hareharriak.

Túmulo Tranpaluarri   (Noviembre 2015)

Tumuluak 29 m. diametrokoa du I-H eta 25 m. E-M, eta 2,20 eta 0,80 m. tarteko altuera. Erdiko kraterra 9x8 m. diametrokoa eta 0,15 m. sakonerakoa da. Bertako hareharriak. Zati batean, azken gerrateko trintxeraz inguraturik dago.

6

Tumulua 25 m. diametrokoa I-H eta 22 m. E-M, eta 1 m. altuera. Bertako hareharriak. Bere arkitektura, indusketan zehar azaleratu denez, horrelakoa zen: Erdialdea, toki altuena, azalera zelaitu bat zen, zoruan horizontalki etzandako harlosaz estalirik zegoena (bere erdialdeak aintzinako bortxakeraren baten arrastoak zeuden). Toki hori inguratuz, ttonttorraren hegaletan, angelu agudoan, monumentuaren erdialderantzko norabidean eta bata bestearekin mihiztatuta harlosa haundiak okertuta zeuden. Bere ertza harkosko haundi bertikal tinkatuz osaturiko peristalito batez mugaturik zegoen.

2

Tumulua, 12,50 m. diametrokoa eta 0,75 m. altuerakoa. Industu aurretik oso hondatua zegoen eta krater haundi bat zuen erdialdean. Gaur egun, 7 m.tako diametroa eta 0,55 m.tako sakonera ditu eta zanga gisara Ekialdera eta Hegoaldera zabaltzen da. Bertako hareharriak.