Gipuzkoa

6

Trikuharria. Tumulua 11 m. diametrokoa eta 0,25 m.tako altuerakoa. Kontserbatzen den tumulu zatian ganbara deszentratuta dago, HMrantza. Erdiko zulogunean, 3 m. diametrokoa eta 0.25 m. sakonerakoa, harkosko bat dago zutik, HMra okertuta. 1,80 m. HMra eta 6 m. Ira, tumulu gainean, bi harlosa daude etzanda. Bertako hareharriak.

Trikuharria

Trikuharri labur? irekia. Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Ganbara, 4 harlosak eratzen duten esparru errektangular itxi bat da, bere barnea jeitsia duena. Estalkirik ez du. Mendebaldeko harlosan gurutze bat du tailatua. Norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Aitxu trikuharria

Trikuharri luze irekia. Tumulu zirkularra 7,50 m. diametrokoa, ia bertako lurraren mailan. Ganbara 8 harlosak eratzen duten esparru errektangular bat da, estalkirik gabea. Hegoalderanzko norabidea du. Bertako hareharria.

Balenkaleku Hego trikuharria

Trikuharria. Tumulu zirkularra 18 m. diametrokoa eta 1,85 eta 1,10 m. tarteko altuerakoa. Ganbara, industerakoan, zutik zeuden hiru harlosek, E-M norabideko esparru bat mugatzen zutenek, eta beste bi harlosa mugituak, agian estalki-zatiak, osatzen zuten.
Gaur egun erdian krater bat du, 4x5 m. diametrokoa eta 1,10 m. sakonerakoa, non soilik, zutik dagoen harlosa bat, barnekaldera okertua, eta beste zati batzuk gelditzen dira. Bertako hareharriak. Tumulu gainean mugarri bat dago, Idiazabal eta Altsasuko udal-mugak banatzen dituena.

...

Tumulu zirkularra 11 m. diametrokoa eta 1,50 m. altuerakoa. Harrizko horma batez eta 1,20 m. zabalerako eta 1 m. sakonerako zanga batez, probintzi-muga direnak, zeharkatuta dago E-M norabidean. Bertako hareharriak. Tumulu gainean mugarri bat dago, Ataun eta Urdiaingo udalen muga dena.

Túmulo Itxurain  (Marzo 2014)
Unanibi tumulua eta izen bereko tontorra

Tumulua 14 m. diametrokoa eta 1,30 eta 1 m. tarteko altuerakoa. IMko sektoreko zulogunea, 5x3 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa, Hegoaldera hedatzen da 1 m.ko zabalerarekin eta beste horrenbesteko sakonerarekin. Bertako hareharriak.

...

Trikuharria. Tumulua 18 m. diametrokoa I-H eta 22,50 m. E-M eta 1,80 eta 0,70 m. tarteko altuera. Erdiko kraterra, 8 m. diametrokoa eta m. 1 sakonerakoa, Mendebal-derantz zabaltzen da, beste zulogune bat 6x8 m. diametrokoa barnean duelarik. Erdiko zuloguneko Iparraldeko muturrean, hargin-arrastoak dituen harkosko bat, 0,64x0,57-0,37x0,65 m., kokatzen da. Bertako hareharriak. Tumuluaren mendebaldeko muturrean mugarri bat dago.

...

Sarbidedun trikuharria?. Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 1,95 eta 1,50 m. tarteko altuerakoa. Industerakoan, 1919an, bi ganbara-harlosa kontserbatzen zituen zutik (beste bat eroria), esparru poligonal bat edo pseudozirkular bat 2,60 m. diametrokoa deduzitzea ahal egiten zutelarik. Gainera, beste lau harlosek sarbide motz bat (1,50 m.takoa), Ekialderantz norabidetua, eratzen zuten, bere muturra tumulu-perimetrotik 5 m.tara gelditzen zelarik.

Muñaan trikuharria 3

Trikuharria. Tumulua 5,30 m. diametrokoa I-H eta 4,70 m. E-M, eta soilik 0,10 m.tako altuerakoa. Kontserbatzen den tumulu zatian ganbara deszentratuta dago. Hau eskuadran dauden hiru harlosak osatzen dute, ia lurretik azaleratzen ez direnak. Gainera beste 2 harlosa daude etzanda, hauetako bat ganbara-esparruan. Bertako hareharriak. Ganbararen IErantz, tumulu gainean, Ataun eta Altsasuko udala banatzen dituen mugarriak daude.