Gipuzkoa

Praalata trikuharria

Tumulu zirkularra 15 m. diametrokoa. Altuera 1,30 eta 0,60 m. tartean dabil. Erdiko kraterrak 4 m.tako diametroa eta 1,55 m.tako sakonera ditu. Bertako hareharriak.

6

Tumulua 11,50 m. diametrokoa eta 0,40 m. altuerakoa. Erdiko kraterra, 5,50 m. diametrokoa eta 0,15 m. sakonerakoa, 1 m. zabalerako sarbide gisara hedatzen da tumuluaren muturreraino, IErantz, H eta Mrantz. Bere erdian 1,10x0,70x0,15 m.tako harlosa etzan bat dago, bere ardatz nagusiak 120ºko norabidea duelarik. Bertako hareharriak.

No photo

Trikuharria. Gaur egun desagertua. Tumulua 10,50 m. diametrokoa eta 0,95 eta 0,50 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterreko, 4x2,50 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa, mendebaldeko muturrean 0,60 m. luzerako eta 0,20 eta 0,15 m. lodierako harlosa bat azaltzen zen, bere ardatz nagusiak 95ºtako norabidea zuelarik. Bertako hareharriak.

Bidaarte I trikuharria

Trikuharri luze itxia. Tumulu zirkularra 14 m. diametrokoa eta 1,50 m. altuerakoa. Ganbara, tumuluaren erdian kokatua, 7 harlosaz eratutako (indusketan beste bat agertu zen barnekaldera eroria) esparru bat da, E-M norabidekoa eta bertan 0,80 m. sakonerako barne-zulogune bat du. Norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak.

...

Trikuharria. Industzaileek ziotenez, 1920an: Tumulua 13 m. diametrokoa eta 2,40 m. altuerakoa. Ganbara, E-M norabideko esparru errektangular bat eratzen duten 3 harlosaz osatua. Ganbara barnean beste harlosa bat, 3 zatitan hautsia, aurkitu zen, agian aintzinako estalkia.
Gaur egun: Tumulu zirkularra 15 m. diametrokoa eta 1,20 m. altuerakoa. Erdiko kraterrean, 5 m. diametrokoa eta 0,70 m. sakonerakoa, harlosa bat dago (0,70x0,15x0,40 m.) zutik E-M norabidean. Bertako hareharriak.

...

Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3 m. diametrokoa eta 0,80 m. sakonerakoa. Ganbara-harlosarik ez du. Bertako hareharriak.

...

Trikuharri luze itxia. Tumulua 13 m. diametrokoa I-H eta 15 m. E-M, bere iparraldeko arkuan 2 m.tako altuera duelarik eta 1 bere hegoaldekoan. Erdian krater haundi bat du, 1,20 m. sakonerakoa. Bertan ganbara aurkitzen da, gaur egun hiru harlosa zutik dituelarik estalkia eutsiz (2,90x 1,60x0,30 m.takoa). Honek bere gainean gurutze bat du grabatuta. Beste bi harlauza barnekaldera eroriak daude eta beste bat tumulu gainean, ganbararen IMra. HEko norabidea du. Bertako kareharriak. Monumentua, Aginaran izenez ere ezagutzen da.

...

Zista, 4 harlosak osatzen duten esparru errektangular bat da. Hauetako bat lurretik 0,45 m. irtetzen da; gainontzekoak lurzoru mailan daude. Ez du tumulu edo harrimetarik. Erdiko kraterra 0,30 m. sakonerakoa da, eta bere barnean harri bakar batzuk ditu. Ardatz nagusiaren norabidea I-H da. Bertako hareharriak.

Cromlech Aitzazate 2 (Foto L.Millán)

Bi harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. 4.50 m. diametrokoa. 5 lekuko agiriz eratua, harlosa eta harkosko formakoak, hauetako bat nabarmentzen delarik 0,55 m.ko altuerarekin; gainontzekoak, lur-zoru mailan daude. Bere mendebaldeko arkuan ez du lekukorik.
2.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. 7 lekuko agiriz eratua, harlosa eta harkosko formakoak, hauetako 4 nabarmentzen direlarik 0,10 m.tako altuerarekin; gainontzekoak lurzoru parean daude. IEko sektorean ez du ageri lekukorik.

...

Trikuharri labur irekia. Ia ez du tumulurik. Industzaileek ziotenez, 1920ean: Ganbara, Ekialdetik irekia, 3 harlosaz eratutako esparru errektangular bat da. Beste bi harlosa, ganbaratik kanpora etzanda (I eta Hko ortostatoen ondoan) daude, agian aintzinako estalkia osa zezaketenak.
Gaur egun, ganbara lau harlosaz eratua agertzen da, hauetako bat nabarmenki besteek baino txikiagoa. Tumuluan etzanda, ganbararen HMan, beste harlosa bat dago, ziur aski estalki zatia. Norabidea 130ºkoa. Bertako hareharriak.