Gipuzkoa

2

Lau harrespildun multzoa. Bertako hareharri, arbel, kuartzo eta pudingak.

1.- Harrespila. Diametroa 4,50 m.koa da I-H eta 4,80 m. E-M. la lurrean agertzen ez ziren 13 lekukok osatzen dute. Ez du lekukorik hegoekialdeko sektorean.

2.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. 15 lekukok eratzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko altuerako 8 azpimarragarriak direlarik.

3.- Harrespila. 5,60 m. diametrokoa. 20 lekukok eratzen dute, 0,25 eta 0,15 m. tarteko altuerako 12 azpimarragarriak direlarik.

1.4

Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila.8,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 22 lekukok osatzen dute, 0,50 eta 0,10 tarteko altuerako 12 lekuko azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespila. Diametroa, 4,90 m.takoa I-H eta 5,50' m. E-M. Agerian dauden 12 lekukok osatzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko 5 azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Ia lur gainean agertzen ez diren 13 lekukok osatzen dute.

AMUNOLA

8 m diametro duen harrespil tumularra. Iparraldeko arkuan ez dago lekukorik bistan eta bertako lurretik ezin da berezi. Hegoaldeko arkuan berriz, harkosko erako 7 lekuko azaltzen dira 0,65 eta 0,10 m. bitarteko garaiera dutenak. Bertako konglomeratuak.

Urrezulko Armurea trikuharria 4

Tumulua 18,40 m. diametrokoa I-H eta 17 m. E-M, eta 1,70 eta 1,15 m. tarteko altuera. Erdiko kraterra, 5,50x4,80 m. diametrokoa eta 1,25 m. sakonerakoa, kontserbatzen den tumulu-zatian Iparralderantz alboratua dago. Ez dago ganbara-harlosen aztarnik. Hala eta guztiz ere, 1920ean etzandako bi harlosa kontserbatzen ziren, hauetako bat harginen batek piska bat landua. Ganbara egon behar zuen tokiaren azpian 1,50 m. sakonerakoa zulo bat aurkitu zen, ziur aski altxor biltzaileren batzuk egindakoa. Bertako hareharriak. Ekialdeko arkuan ehiz-postu bat altxatu da.

Dólmen Landarbaso VII* (Detrás el Dólmen VI Marzo 2013)
...

Trikuharria. Tumulua 7,30 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Erdiko kraterreko, 3x1 m.takoa eta 0,35 m. sakonerakoa, alboetako batean, HEan, ganbara-harlosa bat agertzen da, 2,60x0,58x0,35 m.takoa. Bertako hareharriak. Tumulu gainean, ganbararen gertu, Elduain-Urnieta udal-barrutien muga dago.

Arleorko Zabaleko mairubaratza

Lau harrespil dituen multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Diametroa 3,50 m.takoa I-H eta 3,60 m. E-M. Agerian dauden 18 lekukok osatzen dute, 0,26 eta 0,12 m. tarteko altuerako 10 azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespila. 5,70 m. diametrokoa. Agerian dauden 18 lekukok osatzen dute, 0,32 eta 0,15 m. tarteko altuerako 10 azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespila. Diametroa, 5,40 m.takoa I-H eta 6 m. E-M. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,55 eta 0,17 m.tako altuerako bi azpimarragarriak direlarik.

No photo

J. M. BARANDIARANek zionez: «Montículo de piedras que afecta la forma de túmulo dolménico».
L. PEÑAk zionez: «Los restos de un presunto dolmen o cista que se conservan en el mismo vértice del collado son una franca ruina ya de muy poco valor.»

Igoingo Lepoa 1-eko trihuharria

Trikuharria. Tumulua 14 m. diametrokoa eta 0,80 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3x1,50 m. eta 0,35 m. sakonerakoa. Hegoaldeko muturrean, E-Mrantzko norabidean lerrokatuta, 3 ganbara-harlosa daude. Kraterraren ekialdeko muturrean harlosa etzan bat dago, agian estalkia, 2,10x1,15x0,30 m.takoa. Tumuluan, Mendebaldean, beste harlosa etzan bat dago. Bertako hareharriak.

Arritxieta trikuharria

Trikuharria, luze irekia?. Tumulua 10 m. diametrokoa eta 0,40 m. altuerakoa. 1951ean: 4 harlosako ganbara, batzuk oinaldean hautsita, esparru errektangular bat eratuz. Gaur egun: Ganbara, esparru errektangular bat, hautsitako 3 harlosaz eratua; beste batzuk etzanda daude gelditzen den indusketa-zangan. Norabidea 95ºtakoa da. Bertako hareharriak.