IGARTZA mendebal trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ATAUN - BURUNDA.
Sekuentzia kulturala Kalkolitikoa.
Aurkikuntza J.M. Barandiaran (03-1917)
Kokapena
· Alt.: 843 m.
· WGS84 42.935330 lat., -2.172907 long.
· ED50 30T X.567592, Y.4754174
· Kokapen zehatza (~25m)
Egiazkotasuna Zalantzarik gabea.
Egoera Nahiko egoera onean.
Gertu IGARTZA ekialde tumulua, BEOTEGIKO MURKOA trikuharria, Intsusburu mendia, INTXUSBURU trikuharria, PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria, PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria, LARRELUZE trikuharria, INTXUSPE 2 hego trikuharria, BERNOA trikuharria.
images
IGARTZA mendebal
... ©inaxio

Azalpena

Sarbidedun trikuharria?. Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 1,95 eta 1,50 m. tarteko altuerakoa. Industerakoan, 1919an, bi ganbara-harlosa kontserbatzen zituen zutik (beste bat eroria), esparru poligonal bat edo pseudozirkular bat 2,60 m. diametrokoa deduzitzea ahal egiten zutelarik. Gainera, beste lau harlosek sarbide motz bat (1,50 m.takoa), Ekialderantz norabidetua, eratzen zuten, bere muturra tumulu-perimetrotik 5 m.tara gelditzen zelarik.

Gaur egun, 4 m. diametrokoa eta 1,25 m. sakonerako zulogune bat du erdian. Ganbarako harlosak desagertu dira, nahiz eta sarbidea kontserbatu. Bertako hareharriak.
Tumulua, zati batean, itxuragabetua dago bere gainean dagoen horma banatzailearen ondorioz. Sarbideko harlosen ondoan Ataun-Urdiain-Altsasuko muga aurkitzen da.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

**

***








Indusketa materialak

Harri-industria:
2 gezi-punta hostokara ukiera laukoak (galduak)
1 ukiera lauko gezi punta zati (galdua)
1 ijelki ukitu
1 ijelki-zati
2 printza (galduak)

Kokapena zehaztu dut,

Kokapena zehaztu dut, GPSarekin jasotakoarekin. Aldea txikia zan.