LANDARBASO I trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua IGORIN - AKOLA.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza J. Elosegui (30-04-1950)
Kokapena
· Alt.: 280 m.
· WGS84 43.257120 lat., -1.909619 long.
· ED50 30T X.588610, Y.4790155
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu LANDARBASO II trikuharria, IGORINgo Lepua I trikuharria, Igorin mendia, IGORINgo Lepua II trikuharria, LANDARBASO IV trikuharria, LANDARBASO III trikuharria, LANDARBASO V trikuharria, LANDARBASO VI trikuharria, LANDARBASO VII * trikuharria, LANGAGORRI zutarria, ARRITXIETA trikuharria, AKOLAko Lepua II trikuharria, AITZBITARTE III leizea, koba, AITZBITARTE IV leizea, koba, AKOLAko Lepua I trikuharria, Akolako Lepua III trikuharria, Putzuzar trikuharria, Atxurro mendia, ERMAÑALDE harrespila.
images
LANDARBASO I
Landarbaso 1-eko trikuharria ©irundarra

Non

Igoin mendian, Landarbaso baserritik 270 m. HErantz. Landarbaso II trikuharria 80 m. IErantz dago. Monumentua, Zabaltoki izenez ere ezagutzen da.

Azalpena

Trikuharri labur itxia. Tumulua 10 m. diametrokoa eta 0,85 m. altuerakoa. Bere erdian, zabartuta, eta ganbara dagoen tokia, piska bat okertuta dauden 4 harlosek esparru errektangular bat osatzen dute. Indusketan zehar ikusi ahal izan zen ganbara-zorua bi euskarri gainean ezarritako harlosa batez eratua zegoela. Erdian eta bere azpian bertako zoruan zulatutako hobitxo bat ikusi ahal izan zen. Norabidea 55ºtakoa da. Bertako hareharriak.

EranskinaTamaina
20-13-01-07 Dolmen Landarbaso I.pdf3.03 MB

J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1928an. T. Atauri, J. Elosegi eta M. LABORDEk industu zuten 1950ean.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak




***

***

***

***

***