Gipuzkoa

Urritza trikuharria 4

Trikuharria. Tumulua 10 m. diametrokoa eta 1 m. eta 0,55 m. tarteko altuerakoa. Eskuadra eratzen duten bi harlosadun ganbara, euren neurriak hauek direlarik: 0,60x0,25x0,45 m. (Iparraldekoenak) eta 0,40x0,13x0,15 m. (Mendebaldekoenak). Estalkia izan daitekeena, 2,06x0,65x0,35 m.takoa, ganbararen Ekialderantz eramanda dago, albo batean sartua eta barnekaldera okertua. Ganbararen norabidea 170ºtakoa da. Bertako kareharriak.

No photo

Trikuharria. Tumulua 9,80 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Erdian krater bat du, 5,50 m. diametrokoa eta 0,25 m.tako sakonerakoa, eta hor neurri txikiko bi harlosa azaltzen dira. Tumuluaren HEko muturrean 1,25x0,50 m.tako harlosa bat zegoen, 1986ean desagertu zena, pista bat irekitzerakoan ondeagailuak bere ekialdeko arkua moztu eta suntsitu zuenean. Bertako hareharri triasiarrak.

Argarbi trikuharria 2

Trikuharria. Tumulua 10 m. diametrokoa eta 0,70 m.tako altuerakoa. Erdiko kraterrean, 4,80x3,50 m.takoa eta 0,50 m.tako sakonerakoa, ganbararen harlosa-zatiak zeharo txikituta daude mugarri bat egiteko egin zen aprobetxamenduaren ondorioz. Tumulu gainean, harkosko bat dago, 1,40x0,50x0,24 m.takoa, ziur aski estalki-zatia (1917an, 2,40x1,80x0,30 m. neurtzen zuen eta hori da ganbara-egiturako zati antzemangarri bakarra). Bertako kareharriak.

2.3

Sei harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila tumularra. Diametroa 12 m.takoa I-H eta 11 m. E-M, eta 0,40 m.tako altuera. 38 lekukok osatzen dute, 0,40 eta 0,30 m. tarteko altuerako 22 azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespil tumularra. 13 m.tako diametroa eta 0,40 m.tako altuera ditu. Zehazgaitzak diren harkosko ugarik eratzen dute. Erdian harlosa batzuk ditu (ganbarakoak?).
3.- Harrespil tumularra. 4,10 m. diametrokoa I-H eta 3,70 E-M, eta 0,30 m.tako altuera. Lekuko ugarik eratzen dute euren artean 0,25 m.tako altuerako bat azpimarragarria delarik.

...

Trikuharria. Tumulua 10,50 m. diametrokoa I-H eta 13 m. E-M, eta 0,70 m.tako altuerakoa. Erdiko kraterrean, 0,90 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa, 0,80x0,70x0,20 m.tako harlosa bat dago etzanda. Tumuluaren IEko kuadrantean 1,12x0,80x0,28 m.tako harkosko bat dago etzanda. Bertako kareharriak.

...

Trikuharri labur itxia. Tumulua ia erabat desagerturik dago. Ganbara, 4 harlauza eta estalkiduna, osorik IErantz okertuta dago. Badirudi, ganbara-zorua bertako harkaitzean zulatuta dagoela. Ardatz nagusiaren norabidea 130ºtakoa da. Bertako kareharriak.

...

Trikuharri labur itxia. Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,70 m.tako altuerakoa. Erdiko kraterra 0,30 m.tako sakonerakoa da. Ganbarak, 105ºko norabidea duen esparru errektangularra, 4 harlosa zituen, hauetatik gaur egun 3 gelditzen direlarik (bi albokoak eta bat isturakoa). Ganbaratik 1,20 m.tara, tumuluko HEko kuadrantean harlosa bat dago etzanda, ziur aski estalkia, 1,55x1,30x0,30 m.takoa. Bertako kareharriak.

...

Tumulua 8 m. diametrokoa I-H (pista batez ebakia) eta 12 m. E-M. Bere altuera 1,10 m.takoa da. Erdiko kraterra, 2,40x4,20 m.takoa eta 0,80 m. sakonerakoa, Ekialderantz zabaltzen da. Bertako kareharriak.

...
LOA

Trikuharria. Industzaileek ziotenez, 1922an: tumulua 17 m. diametrokoa eta 1,50 m.tako altuerakoa bere erdian. Ganbarak bi harlosa ditu zutik eta beste bat euren gainean, ziur aski estalkia (2,50x1,50x0,23 m.), dirudienez IIM-HHEko norabidean. Beste bi harlosa daude etzanda tumulu gainean, ekialdeko eta hegoaldeko ertzetan.
Gaur egun krater haundi bat du bere erdian, eta bertan piska bat barnekaldera okertua harlosa bat ikus daiteke zutik, (industzaileek aipatutako estalkia). Beste harlosa batzuk tumulu gainean daude sakabanatuta. Inguruko hareharri triasiarrak.

2