GR 123 - 1. etapa: Plentzia - Bakio

Enviado por Jose el 2012, Noviembre 11 - 12:06.
Tipo de itinerario Ibilbide luze bateko etapa
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Bakio, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Plentzia
ABIAPUNTUA Plentzia
Esquema Plentzia - Ermua - Armintza - Urizarmendi - Jata - Bakio
Relacionados »Ermua (mendi) »Jata (mendi) »Urizarmendi (mendi) »GR 123 - 1. etapa: Plentzia - Bakio (ibilbide)
Gora-behera1150 m
Luzera22.8 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

GR 123 - 1. etapa: Plentzia - Bakio
Jata hegoaldetik ikusita

GR 123 Bizkaiko Biraren 1. etapa Plentziatik abiatzen da, eta Bakio du helmuga, hiru tontorretatik pasa eta gero: Ermua, Urizarmendi eta Jata. Mendi apalak izan arren, ibilbideak gorabehera asko ditu, eta ondorioz kostaldeko etapen artean gogorrena dela esango nuke.

Nahiko asfalto gutxi zapaltzen da. Mendi bide erosoak jarraitzen dira gehienean. GRaren seinale gutxi batzuk baino ez daude (2012ko udazkena), eta GPSaren laguntza eskertzen da zenbait tartetan.

Lehenengo kilometroak lauak dira, Plentziako herrigunean zehar Butroe ibaia jarraituz eta Astondoko hondartzaren ertzetik Gorlizeko badia inguratu arte. Ondoren, amildegien lerroa jarraituz zenbait gorabehera gainditu behar dira, Billaroko itsasargira eramaten duen errepidera irten arte. Tarte honetan, bai Gorlizeko badiaren, bai eta itsaso zabalaren ikuspegi ederrez ere goza daiteke. Itsasargiaren aldamenetik abiatzen den bidezidor aldapatsu batek Ermuako tontorrera eramaten du.

Armintza arrantzale herrixkan itsas mailara jaisten da ibilbidea, eta bide aldapatsu bat jarraituz pinu eta eukalipto artean itota eta batere ikuspegi gabe dagoen Urizarmendiko tontorrera igotzen da.

Urizarmenditik jaisterakoan ibilbideak ez du altuera asko galtzen, hurrengo tontorra den Jatarekin lotzeko beharrezkoa dana baino ez. Jatara igoeraren lehenengo partean zaila da bide egokia aurkitzea, baso lanek bide berriak sortu eta zaharrak ito baitituzte. Lehenengo Jata Txikira eta ondoren Jata Handira igotzen da. Tontorreko ikuspegi ederrak nekea arintzen laguntzen du, egindako bidea begiz errepikatzean.

Jaitsiera aldapatsu batek San Migel ermitara eramaten du, eta ondoren errepidea jarraituz Bakiora jaisten da, ibilbideari amaiera emanez.

2. etapa: Bakio – Sukarrieta -->

AdjuntoTamaño
GR_123_01_Plentzia_Bakio.gpx185.54 KB
Imágenes

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

****

****

****

***