Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by inaxio on 2011, Noviembre 12 - 21:40.
Categorías Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Olazti
Esquema Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Egino - Ziordia - Olazti

Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 30 - 17:41.
Categorías Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Zegama eta A1 bidegurutzea
Esquema A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea

Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 29 - 10:41.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Esquema Andoain - Usobelartza - Leuneta - Abadekurutz - Leitzaran

Zailtasun handirik gabeko 1000 m.ko igoera egiteko aukera eskaintzen du, aldapa handiegirik gabe, eta jaitsiera pista zabaletan behera egiten da, Plazaolako trenbide zaharraren bidera jaitsiz. Handik Andoainera zailtasunik gabeko bide zabal eta erosoa baino ez dago. Goi aldeko paisaia nahiko aspergarria da, pinuz inguratuta baitago ia bide osoa. Abadegurutzeko igoeran eta tontorreko hasierako jaitsieran daude tarte zakarrenak.

Submitted by Jose on 2011, Octubre 24 - 09:24.
Categorías Bizkaia, Gueñes
ABIAPUNTUA Saratxo
Esquema Saratxo – Zaula – Camporredondo – Eretza – Los Helechos – Zaula – Saratxo

Saratxo auzunean kotxea aparkatzeko aukerarik ez dagoenez, auzunera iritsi baino lehen azken bihurgunean ezkerretara irteten den hartxintxarrezko bide bat hartuko dugu, eta kilometro erdi inguru aurrerago dagoen bihurgune batean utziko dugu kotxea, bide bazterrean. Eretza ikus dezakegu toki honetatik.

Botak jantzita, eta motxila bizkarrean, ibilaldiari hasiera emango diogu. Bide nagusia jarraitu beharrean mendebalderantz doan bidexkatik joko dugu. Bide asko elkartzen diren lepo batetara iristean, suebakian gora doan bidezidorretik jarraituko dugu. Malda gogorrari aurre eginez gorantz goazela, bide nagusiagoak gurutzatuko ditugu, daramagun norabideari eutsiz beti ere. Camporredondo izenaz ezagutzen den muino batetara iristean, Eretzaren ikuspegi ederra izango dugu aurrez aurre. Suebakian zehar jarraituko dugu, maldan behera tarte labur batez, eta berriz ere gora, geroz eta aldapa handiagoarekin. Eretzako tontorretik behera jausten diren malkarretara iritsi baino zertxobait lehenago, bidezidorrak eskuineko altzifre basora eramango gaitu, malkarrak gainditu ahal izateko pasarte eroso baten bila. Eta laster tontorrera iritsiko gara.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 16 - 20:33.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasako mt.

Oso ibilbide ederra da, Urbasako paisaia aniztasuna ezagutzeko aproposa eta zailtasun handirik gabea. Tarte bakan batzutan jaitsi behar izan ditut oinak lurrera bidea oso koskatua zelako, baina oso tarte laburretan (hasi berria naiz oraindik). Arafe iturriaren inguruan ez dut asmatu, oinez igo behar izan dut goragoko bidera; izango dira aukera hobeak errepidera ateratzeko. Erne ibili bidegurutzeekin, erraza da oharkabean pasatzea.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 14 - 19:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Frantses errekako bidegurutzea
Esquema Frantses errekako bidegurutzea - Guardetxea - Pagomari - Igaratzako ermita - Unagako putzua - Frantses erreka

Zailtasun gutxiko bide ezaguna Igaratzako bidea eta Unaga aldeko bideak erabiliz. Hasiberrientzako zailtasun haundienak Errenagako igoerako bide koskatua eta Frantses errekako aldapa haundiak izango dira (ez dira igotzen errazak izango!). Jaitsierak gozamenerako tarte polita eskaintzen du.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 12 - 22:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasako errepidea

Ibilbide erraza da, gora-behera gutxikoa eta gehienean bide egokietan barrena. Bada tarteren bat nahiko zakarra, baina pasarte laburrak dira. Arantzaduia aldean trikuharriei bisita egiteagatik luzatzen da piska bat arrastoa, baina ez da zaila, nahi izanez gero, bide zuzenagoa bilatzea.

Submitted by zuriain on 2011, Octubre 6 - 10:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Saratsa

Txango zirkularra Iruñerriko mendi ez oso ezagun hauek igotzeko.

Submitted by zuriain on 2011, Octubre 4 - 13:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA
Esquema Lepotik Ibarrako gailurrera iritsi daiteke hogei bat minututan.

Bide egokian barrena uneoro. Lepotik Ibarrako gailurrera iritsi daiteke hogei bat minututan. On egin!

Submitted by zuriain on 2011, Octubre 4 - 08:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugi-Irurita errepidearen 19. kma

Bide ez hain ezaguna Okoro igotzeko. Pista amaitu eta erreka zeharkatzen denetik, bidetik kanpo ibiliko gara. Pagadi garbia denez, arazorik gabe igoko gara, baina malda handiarekin.