Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2012, Octubre 27 - 11:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iriberriko jauregia
Esquema Euriak ez zigun Uzkitaraino joaten utzi, baina trackean agertzen ez bada ere, erraz duzue haraino joatea.
Submitted by zuriain on 2012, Octubre 27 - 10:57.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aritzaleta
Esquema Mendizelaia igotzeko ibilbide erraza. Behin gailurrera iritsitakoan, guk biderik gabe jarraitu genuen, eta ibilbidea toki deseroso batzuetan barrena pasatuko da. Hori saihestu nahi izanez gero, etorritako bidetik itzuli besterik ez duzue.
Submitted by zuriain on 2012, Octubre 27 - 10:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zanduetako pista
Submitted by zuriain on 2012, Octubre 25 - 13:30.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ziaurritz
Submitted by zuriain on 2012, Octubre 25 - 13:25.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Anozko errepidea
Submitted by inaxio on 2012, Septiembre 9 - 22:25.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Sunbilla
Esquema Sunbilla - Aizkolegi - Bertiz - Legasa - Doneztebe - Sunbilla

Pista zabaletan barrena doa ibilbidea gehienean, baina baditu bere zailtasunak.

Igoeran, zuzenean Bertizko barrutian sartu beharrean pista berari jarraituz, aldapan ezkerretara egin (borda bat dagoen bidegurutzean) eta bizkarrera jotzen du, Paretazar gainaren mendebaldeko lepora (Iparleko lepoa). Handik aurrera ere tarteko gainetako bideak zakarrak eta aldapatsuak dira, oinak lurrera lotuta igo beharrekoak gehienean.

Submitted by inaxio on 2012, Septiembre 2 - 21:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Anotz
Esquema Anotz - Beasoain - Egillor - Saldise - Ultzurrun - Artetako iturburua - Artetako gatzaga - Arteta - Senosiain - Ollo - Iltzarbe - Anotz

Olloko bailarako herriak lotzen dituen oinezko bidea. Mendiko bizikletaz egin daiteke %98an, nahiz eta bidea zakarra izan tarte batzuetan eta estua beste batzuetan (sasiaren igurtziak, tarte amiltsuak), gora-behera txikia da. Arrastoa ez da pasatzen Anotz-etik (ez nuen uste bailara berekoa zenik!), baina gertutik abiatzen da. PR NA-170 bideari jarraitzen dio gehienean, nahiz eta bukaera aldean pista zuzenagoak aukeratu (Senosiaindik Anotzera). Ondo seinalatuta dago, baina arreta jarri behar da, bidegurutze ugari dagoelako tartean.

Submitted by Jose on 2011, Diciembre 4 - 23:06.
Categorías Bilbo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Larraskitu
Submitted by inaxio on 2011, Noviembre 25 - 22:09.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Alcampo
Esquema Alcampo - Añarreko zubia - Liztorreta - Malbazar - Sorondo - Altzibar - Bidegorria - Alcampo

Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena Añarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz.

Submitted by inaxio on 2011, Noviembre 19 - 19:21.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Saturraran Hondartza
Esquema Saturraran Hondartza - Ondarroa - Lekeitioko errepidea - Lekeitio - Gernikako errepidea - Marierrota - Mendexako errepidea - Asterrika - Ondarroa

Ondarroa eta Lekeitio ezagutzeko ibilbide aproposa eta zailtasun gutxikoa. Ondarroatik Lekeitiorako bidea egiteko errepidea jarraitzen du (ez da trafiko haundirik izaten) eta itzulera Mendexa aldetik egiten du, mendialdetik. Mendexa eta Azterrika artean dagoen bidea zakarra da tarte labur batzuetan, baina gainontzean ez du aparteko zailtasunik. Azterrikatik Ondarroara porlanezko pista zabalak dira, maldan behera.