Olloko itzulia

Enviado por inaxio el 2012, Septiembre 2 - 21:10.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Anotz
Esquema Anotz - Beasoain - Egillor - Saldise - Ultzurrun - Artetako iturburua - Artetako gatzaga - Arteta - Senosiain - Ollo - Iltzarbe - Anotz
Gora-behera500 m
Luzera25 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Olloko bailarako herriak lotzen dituen oinezko bidea. Mendiko bizikletaz egin daiteke %98an, nahiz eta bidea zakarra izan tarte batzuetan eta estua beste batzuetan (sasiaren igurtziak, tarte amiltsuak), gora-behera txikia da. Arrastoa ez da pasatzen Anotz-etik (ez nuen uste bailara berekoa zenik!), baina gertutik abiatzen da. PR NA-170 bideari jarraitzen dio gehienean, nahiz eta bukaera aldean pista zuzenagoak aukeratu (Senosiaindik Anotzera). Ondo seinalatuta dago, baina arreta jarri behar da, bidegurutze ugari dagoelako tartean. Denbora eta luzera gehigarria erantsia dauka arrastoak, izan ere bidean topatutako herri guztietan ibili naiz argazkiak ateratzen (Ollon izan ezik, jaietan zeuden eta ez zegoen lasaitasun haundirik).

AdjuntoTamaño
ollo.gpx199.32 KB
Imágenes