Baztango mendi ezezagun hauetara igoko gara, bide isil haietaz gozatuz.
Rutas: Euskal HerriaLurraldeakIbilbide motaSubmitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:25.
Baztango mendi ezezagun hauetara igoko gara, bide isil haietaz gozatuz.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:22.
Aezkoako goi-ordokiko gain hauetara igoko gara, Abaurregainetik abiaturik. Txango gehiena pistetan barrena eginen badugu ere, mendietako azken metroak bidetik kanpo eginen ditugu. Gazteluandiko gailurrera iristeko karst deseroso baina labur bat zeharkatu beharko dugu.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:19.
Otsagabitik abiatuko gara mendi nahiko ezezagun hau igotzeko. Txango gehiena pistetan barrena eginen dugu, mendiko azken txanpa kenduta.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:16.
Basaburuko mendi ezezagun honetara igoko gara. Beruetetik abiatzen den errepidexka hartuko dugu Iontza leporaino. Bertatik, bide egokietan barrena ibiliko gara. Azken txanpa basoan zehar eta biderik gabe egin beharko dugunez, kontuz ibiliko gara. Txango aproposa udan egiteko, pagadietan fresko ibiliko baikara.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:12.
Aixitako gaztelua eta Ardantzezarra menditxoa bisitatuko ditugu, txango zirkular batean.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:08.
Inarbil auzotik abiatuko gara Auzaren itzalpeko gain ez oso ezagun hauei bisita egiteko. Bidenabar, hainbat megalito ikusiko ditugu. Trackean Inarbildik egin beharreko ibilbidea agertzen bada ere, autoz joan gaitezke Sorginetxe trikuharriraino, eta bertan aparkatu.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:06.
Zaraitzuko mendialde eder hau bisitatuko dugu, hainbat gainetatik pasatuz.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:04.
Alaizko bihotzeko gain polit hau igotzeko txango zirkularra, Gerendiain herritik abiaturik.
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:02.
Leitzalarreatik abiatuko gara bi gain hauek ezagutzeko. Panorama ederrak miretsiko ditugu tontorretik, eta hainbat tikuharri ikusi. Amaitzeko, Aritzaundia arbolaren hondakinak bisitatuko ditugu. On egin!
Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:01.
Oibarko mendatetik abiatuko gara bi gain ez oso nabarmen hauek ezagutzeko.
|